Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Itsasoa eta arrantza Itsasontzietako eta Ontzietako Makinen Mantentze-lanen Antolaketa

Itsasontzietako eta Ontzietako Makinen Mantentze-lanen Antolaketa

FamiliaItsasoa eta arrantza
MailaGoi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Batxilergoko titulua edukitzea.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren kurtsoa gainditu izana.
• Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditu izana.
• Edozein unibertsitate-titulazio edukitzea edo horren baliokidea. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean 19 urte, gutxienez, beteta eduki beharko da, edo 18 urte teknikari titulua dutenen kasuan).

  

Lortutako gaitasunak

• Itsasontzietako makina-instalazioen prestaketa antolatzea eta zuzentzea, zeharkaldia segurtasunez egiteko, eta zeharkaldirako kontsumoen eta errespetuen hornikuntza definitzea, baita tresneria eta instalazioak abian jartzeko prozedurak ere.
• Itsasontzietako eta ontzietako propultsio-planta, makineria osagarria eta zerbitzu-makineria mantentzeko plana lantzea, eta, horretarako, dokumentazio teknikoa interpretatzea, ingelesezko terminologia menderatuta, itsasontziaren ezaugarriak eta zeharkaldiaren baldintzak baloratzea, eta esku hartzeko prozedurak eta jardunak aldizkakotzea.
• Baliabide materialen eta giza baliabideen antolamendua indarrean dagoen araudiaren arabera definitzea, bezeroari arreta emateko prozedurak eta ontzi edo elementu konponduak jaso eta ateratzeko prozedurak zehaztuta.
• Propultsio-planta eta makineria osagarria mantentzeko lanak gainbegiratzea eta egitea, horien funtzionamendua erregulatuta eta berariazko teknikak aplikatuta.
• Itsasontziaren zerbitzuekin (zama-lanetarako sistemekin, bizkarreko makineriarekin eta arrantza-parkearekin besteak beste) lotzen diren mantentze-lanak gainbegiratzea eta egitea, itsasontziaren ezaugarrien arabera.
• Makinetako zaintzak programatzea, egitea eta betetzen direla gainbegiratzea, eta, horretarako, dagozkion funtzioak betetzea, aurreikusten diren jarduerak edo larrialdi-egoeren ondoriozko jarduerak egitea -STCW eta STCW-f kodeen eta indarrean dagoen legeriaren arabera- eta ingelesa erabiltzea beharrezkoa denean.
• Itsasontzietako tresneriaren eta instalazioen instalazioa gainbegiratzea eta egitea, aurreikusitako prozedurak aplikatuta eta ezarritako dokumentazio teknikoa eta zerbitzukoa landuta.
• Suteen aurkako tresneriaren eta zerbitzuen eta salbamendu-bitartekoen erabilgarritasun operatiboa eta mantentze-lanak gainbegiratzea, ezarritako protokolo guztiak gainbegiratuta.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.


Irteerak

Irtenbide laboralak

• Makinaburua.
• Makinetako ofiziala edo makinetako lehen ofiziala.
• Taldeburua.
• Lantegiburua.
• Kirol- eta olgeta-ontzietako peritu tasatzailea.
• Arrantza-enpresetako ikuskaria.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

Profesional honek arrantza-itsasontzietako eta itsasontzi zibiletako makinetako ofizial gisa, lehen ofizial gisa eta itsasontzietako eta ontzietako makinaburu gisa egiten du lan, betiere indarrean dagoen legerian ezarritako tonaren, motor-potentziaren eta bidaiari kopuruaren mugak kontuan izanik. Era berean, itsasontziak eraikitzen, konpontzen eta mantentzen dituzten edozein tamainatako enpresa publikoetan edo pribatuetan egiten du lan. Bere kontura zein besteren kontura egin dezake lan.

       

      Beste ikasketak

      • Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
      • Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
      • Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

       

      Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

      • Ontzietako mekanikari nagusia (merkataritza-nabigazioan eta arrantzan).
      • Merkataritza-nabigazioko makinetako marinela.
      • Itsas espezialitateko ziurtagiria: oinarrizko prestakuntza.
      • Itsas espezialitateko ziurtagiria: biziraupeneko ontziak eta erreskate txalupa ez-azkarrak.
      • Itsas espezialitateko ziurtagiria: hasierako berariazko osasun-prestakuntza.
      • Fluor-gasen hoztaileen edozein kargako hozteko sistemak dituen tresneria manipulatzea.

       

      Formazio plana

      Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
      Larrialdien kontrola 132
      Enpresa eta ekimen sortzailea   60
      Lantokiko prestakuntza 360
      Laneko prestakuntza eta orientabidea   99
      Ingelesa 132
      Itsasontziko osasun-laguntzaren antolamendua   60
      Makinen zaintza antolatzea 60
      Ontzietako proputsio-plantaren eta makineria osagarriaren zainketa antolatzea   198
      Ontzi eta itsasontzien lehorreko zainketa antolatzea eta motor termikoen muntaketa   160
      Ontzi eta itsasontzietako hozte- eta girotze-instalazioen zainketa eta muntaketa antolatzea   198
      Ontzi eta itsasontzietako instalazio eta sistema elektrikoen zainketa eta muntaketa antolatzea  231
      Ontzi eta itsasontzietako makineriaren zainketa planifikatzea 60
      Automatismo hidrauliko eta pneumatikoen programazioa eta zainketa ontzi eta itsasontzietan  200
      Ontzi eta itsasontzien zainketa antolatzeko proiektua 50

      Ikastetxeak

      MailaEreduaEskaintzaGehigarria
      IES "Blas de Lezo" Pasaiako Itsas Arrantza BHIGoi mailakoaA ereduaEgunez