Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Itsasoa eta arrantza Itsasontzietako eta Ontzietako Makinen Mantentze-lanak eta Kontrola

Itsasontzietako eta Ontzietako Makinen Mantentze-lanak eta Kontrola

FamiliaItsasoa eta arrantza
MailaErdi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo ikasketa-maila handiagoko titulua edukitzea.
• Teknikari edo teknikari laguntzaile titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztunaren (BBB) bigarren kurtsoa gainditu izana. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Erdi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba gainditu izana (proba egiten den urtean hamazazpi urte, gutxienez, beteta eduki beharko da).

  

Lortutako gaitasunak

• Itsasontzietako propultsio-planta, makinak eta sistema osagarriak mantentzea, segurtasunez jartzeko abian eta funtzionamenduan, betiere ezarritako prozeduren arabera.
• Itsasontziaren propultsio-plantaren eta motor osagarrien funtzionamendua kontrolatzea maniobretan.
• Makinako guardiako ofizial gisa duen ardura gauzatzea, itsasoan zein portuan, betiere STCW eta STCW-f kodeen arabera.
• Propultsio-plantako makinen eta tresnen mantentze prebentiboko planak betetzea.
• Propultsio-plantako, itsasontziaren bizkarreko eta arrantza-parkeko makina eta tresneriaren matxurak eta disfuntzioak diagnostikatzea eta bere mailan konpontzea.
• Itsasontzian instalatutako erregulazio eta kontroleko sistema automatikoak egiaztatzea eta mantentzea.
• Itsasontziko sistema elektrikoak operatibo mantentzea.
• Itsasontziko hotz-planta eta girotze-sistema operatibo mantentzea.
• Itsasontziaren makinetako eta egiturako elementuak ur gainean eta lehor mantentzea.
• Itsasoko larrialdiei ontzian bertan aurre egitea, larrialdi-planak abian jarrita.
• Gaixoei eta istripua izan dutenei itsasontzian bertan laguntzea, ezarritako jardun protokoloen arabera.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.


Irteerak

Irtenbide laboralak

• Motorrak eta multzo mekanikoak konpontzeko eta mantentzeko langilea.
• Motor eta lurrineko energia-plantak konpontzeko eta mantentzeko langilea.
• Makinaburua (973/2009 Errege Dekretuan ezartzen zaizkion esleipenekin).
• Makinetako ofiziala edo makinetako lehen ofiziala (973/2009 Errege Dekretuan eta 2010eko maiatzaren 31ko Sustapen Ministerioaren 11260 Ebazpenean ezartzen zaizkion esleipenekin).
• Arrantza-ontzietako makinetako ofiziala edo makinetako lehen ofiziala (653/2005 Errege Dekretuan arautzen denaren arabera).
• Kirol- eta olgeta-ontzietako propultsio-plantako, makinetako eta tresneria osagarrietako mantentze eta instalazioko elektromekanikaria.
• Motorren mekanikaria.
• Kirol- eta olgeta-ontzietako aire girotuaren eta fluidoen mantentzailea.
• Ontzietako argiketaria.
• Motorrak, dinamoak eta transformagailuak mantentzeko eta konpontzeko argiketaria.
• Hotz-sistemak eta aire girotuko sistemak instalatzeko eta mantentzeko langilea.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

Profesional honek karga eta/edo bidaiariak garraiatzeko itsasontzietan edota arrantza-ontzietan (publikoetan nahiz pribatuetan) egiten du lan; hori guztiak administrazio eskudunak ezarritako mugen eta esleipenen barruan.
Era berean, prestakuntza honek aukera ematen dio ontziak eta energia-plantak mantentzen dituzten enpresetan lan egiteko, besteren kontura edo bere kontura.

       

      Beste ikasketak

      • Goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba egiteko prestaketarekin.
      • Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
      • Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

       

      Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

      • Ontzietako mekanikaria (merkataritza-nabigazioan eta arrantzan).
      • Merkataritza-nabigazioko makinetako marinela.
      • Itsas espezialitateko ziurtagiria: oinarrizko prestakuntza.
      • Itsas espezialitateko ziurtagiria: biziraupeneko ontziak eta erreskate txalupa ez-azkarrak.
      • Fluor-gasen hoztaileen edozein kargako hozteko sistemak dituen tresneria manipulatzea.

       

      Formazio plana

      Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
      Osasun-arreta ontzian 66
      Enpresa eta ekimen sortzailea   63
      Lantokiko prestakuntza 380
      Laneko prestakuntza eta orientabidea   105
      Ingelesa 165
      Hozte- eta girotze-makineria instalatzea eta zaintzea ontzi eta itsasontzietan   168
      Propultsio-planta eta makineria osagarria zaintzea 231
      Instalazioen eta makina elektrikoen zainketa ontzi eta itsasontzietan 231
      Makinen zaintza-prozedurak 84
      Mekanizazio- eta soldatze-prozedurak ontzi eta itsasontzietan 198
      Automatismoen erregulazioa eta zainketa ontzi eta itsasontzietan 210
      Itsas segurtasuna 99

      Ikastetxeak

      MailaEreduaEskaintzaGehigarria
      IES "Blas de Lezo" Pasaiako Itsas Arrantza BHIErdi mailakoaA ereduaEgunez