Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Itsasoa eta arrantza Itsas garraioa eta alturako arrantza

Itsas garraioa eta alturako arrantza

FamiliaItsasoa eta arrantza
MailaGoi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Batxilergoko titulua edukitzea.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren kurtsoa gainditu izana.
• Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditu izana.
• Edozein unibertsitate-titulazio edukitzea edo horren baliokidea. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean 19 urte, gutxienez, beteta eduki beharko da, edo 18 urte teknikari titulua dutenen kasuan).

  

Lortutako gaitasunak

• Bidaiaren edo marearen jarduerak programatzea, araudia eta ezarritako kontratu-baldintzak beteta, itsasontziaren ustiapenerako.
• Itsasontziaren izapideetarako prestaketa gainbegiratzea eta garraioa segurtasun-baldintzetan egitea.
• Pisuen banaketa planifikatzea, itsasontziak egonkortasun-irizpidea betetzen duela eta nabigazio segurua ahalbidetzen duela ziurtatzeko.
• Itsasontziaren itsasbidea planifikatzea, baldintza meteorologikoak eta ozeanografikoak, arriskuak eta ustiapen-baldintzak kontuan izanik.
• Itsasontziaren karga-, estiba- eta deskarga-lanak gainbegiratzea, ezarritako plangintzaren arabera eta segurtasun-baldintzetan egiten direla egiaztatuta. Itsasontziak portu-eremuan segurtasun- eta eragimen-baldintzetan egin beharreko maniobrak zuzentzea.
• Itsasbide segurua mantentzea, nazioarteko arauen eta erregelamenduen arabera.
• Itsasontziaren posizioa kontrolatzea, ezarritako itsasbideari eusteko.
• Arrantza-tresneriaren armatzea, muntaia eta konponketa egiaztatzea, harrapaketak errendimendu- eta segurtasun-baldintzarik onenetan egiteko.
• Sarda harrapatzeko maniobrak diseinatzea eta gauzatzea, ahalik eta errendimendurik handiena lortzeko.
• Harrapaketen prospektibak egitea, eta, horretarako, sardaren ezaugarriak ebaluatzea, errendimendua optimizatzeko, eta arrantza arduratsuaren printzipioak errespetatzea.
• Arrantza-parkean harrapaketak manipulatzeko eta prozesatzeko lanak gainbegiratzea, higiene- eta osasun-baldintzak beteta.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.


Irteerak

Irtenbide laboralak

• Alturako patroia.
• Arrantza-ontzietako, kargako merkataritza-ontzietako, bidaiari-ontzietako eta luzera handiko yateetako patroia.
• Zubiko lehen ofiziala.
• Arrantza-ontzietako, kargako merkataritza-ontzietako, bidaiari-ontzietako eta luzera handiko yateetako zubiko ofiziala.
• Honako erabilera hauek dituzten ontziak zaintzeko edo zuzentzeko ofizial arduraduna:  zaintza fiskala, arrantza-ikuskapena, ikerketa ozeanografikoa, segurtasuna eta salbamendua.
• Ontzidi-ikuskatzailea.
• Kontsignatarioen agentea.
• Itsas aseguruetako agentea.
• Arrantzako aparailuen muntaiaren eta tresnatzearen gainbegiralea.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

Profesional honek karga eta/edo bidaiariak garraiatzeko itsasontzietan edota arrantza-ontzietan (publikoetan nahiz pribatuetan) egiten du lan; hori guztiak administrazio eskudunak ezarritako mugen eta esleipenen barruan.
Haien lanbide-jarduera administrazio eskudunak ezarritako araudiaren pean dago. Era berean, haien prestakuntzak aukera ematen die lehorreratzearekin lotutako eginkizunak euren mailan betetzeko, itsasoko eta arrantza sektoreari dagozkion enpresetan eta erakundeetan.

     

    Beste ikasketak

    • Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
    • Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
    • Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

     

    Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

    • Alturako patroia (merkataritza- eta arrantza-nabigazioa).
    • Merkataritza-nabigazioko zubiko marinela.
    • Marinel arrantzalea.
    • Itsas espezialitateko ziurtagiria: oinarrizko prestakuntza.
    • Itsas espezialitateko ziurtagiria: Itsas Sorospen eta Segurtasuneko Munduko Sistemaren (GMDSS) operadore nagusia.
    • Itsas espezialitateko ziurtagiria: hasierako berariazko osasun-prestakuntza.

     

    Formazio plana

    Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
    Itsasontziaren eta arrantza-jardueraren administrazioa eta kudeaketa  140
    Larrialdien kontrola 120
    Enpresa eta ekimen sortzailea 60
    Lantokiko prestakuntza 360
    Laneko prestakuntza eta orientabidea 99
    Zubiko guardia 220
    Ingelesa 165
    Maniobra eta zamatzea 231
    Itsasontziaren nabigazioa, gobernua eta komunikazioak 264
    Itsasontziko osasun-laguntzaren antolamendua 60
    Alturako eta altura handiko arrantza 231
    Itsas garraioko ibilbide bat ezartzeko proiektua 50

    Ikastetxeak

    MailaEreduaEskaintzaGehigarria
    IES "Blas de Lezo" Pasaiako Itsas Arrantza BHIGoi mailakoaA ereduaEgunez+Eskaintza Partziala