Akuikultura

FamiliaItsasoa eta arrantza
MailaGoi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Batxilergoko titulua edukitzea.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren kurtsoa gainditu izana.
• Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditu izana.
• Edozein unibertsitate-titulazio edukitzea edo horren baliokidea. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean 19 urte, gutxienez, beteta eduki beharko da, edo 18 urte teknikari titulua dutenen kasuan).

  

Lortutako gaitasunak

• Akuikulturako produkzio-prozesuak planifikatzea, ezarritako helburuak eta beharrezko kalitatea lortzeko.
• Akuikultura-hazkuntzako instalazioen eta tresneriaren operatibotasun- eta errendimendu-baldintzak gainbegiratzea.
• Hazkuntzako instalazioetan eta tresnerian, disfuntzioak eta matxurak aurreikustea eta konpontzea.
• Hazkuntzaren kontingentziak ebaztea, produkzioan eta ingurumenean kalteak aurreikusteko.
• Hazkuntza osagarrien produkzioa zuzentzea, beharrezko kantitatean eta kalitatearekin.
• Arrainen, moluskuen eta oskoldunen haztegiko produkzioa zuzentzea, produkzio-planaren arabera.
• Arrainak, moluskuak eta oskoldunak gizentzeko eragiketak zuzentzea, produkzio-planaren arabera.
• Akuikulturako produktuen prestaketa eta kalitatea bermatzea, horiek merkaturatzera begira.
• Hazkuntzetan hartu beharreko osasun-tratamenduko neurri prebentiboak edo zuzentzaileak zehaztea.
• Akuikulturako produkzioarekin lotzen diren kontrol fisiko-kimikoak eta ingurumenekoak gainbegiratzea.
• Akuikulturako produkzio-prozesuetan sortzen diren hondakinen kudeaketa gainbegiratzea.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.


Irteerak

Irtenbide laboralak

• Itsas uretako arrainen ugalketako eta larba-hazkuntzako arduradun teknikoa.
• Ur kontinentaletako arrainen ugalketako arduradun teknikoa.
• Moluskuen ugalketako eta larba-hazkuntzako arduradun teknikoa.
• Oskoldunen ugalketako eta larba-hazkuntzako arduradun teknikoa.
• Itsas uretako arrainak aurregizentzeko eta gizentzeko arduradun teknikoa.
• Ur kontinentaletako arrainak gizentzeko arduradun teknikoa.
• Moluskuak aurregizentzeko eta gizentzeko arduradun teknikoa.
• Oskoldunak gizentzeko arduradun teknikoa.
• Akuikulturarako ingurumen-teknikaria.
• Arrantzaren eta akuikulturaren deribatu- eta prestakin-industrietako teknikaria (enpresak, faktoria-ontziak eta lonjak).
• Arrantzako produktuen kalitatea kontrolatzeko laborategiko teknikaria.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

Profesional honek honako arlo hauetan egiten du lan: plankton-hazkuntza, ugalketa, larba-hazkuntza, larba ondorengoen hazkuntza, haziak edo arrainkumeak, haztegia eta gizentzea. Norberaren edo besteren konturako langile gisa dihardu, enpresa txiki eta ertainetan, enpresa handietan (publiko nahiz pribatuetan), itsas animaliak ikertzeko eta erakusteko zentroetan, akuarioko espezieen produkziorako enpresetan eta itsaskilarien kofradietan. Produkzioaren arloko arduradunak koordinatzen ditu.

 

Beste ikasketak

• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

 

Formazio plana

 

Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
Akuarofilia 120
Enpresa eta ekimen sortzailea  60
Lantokiko prestakuntza 360
Laneko prestakuntza eta orientabidea  99
Akuikultura-prozesuen ingurumen-kudeaketa   100
Ingeles teknikoa 40
Akuikulturako instalazioak, berrikuntza eta automatizazio-sistemak   231
Akuikulturako produkzio-zentro bat ezartzeko proiektua 50
Akuikulturako teknika analitikoak eta osasun-kontrolerako metodoak  120
Krustazeoen produkziorako teknikak eta kudeaketa 160
Hazkuntza osagarrien produkziorako teknikak eta kudeaketa 198
Moluskuen produkziorako teknikak eta kudeaketa 231
Arrain-produkziorako teknikak eta kudeaketa 231

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
CIFP KARDALA LHIIGoi mailakoaA-D ereduaEgunez+Eleanitza