Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Irudi pertsonala Ile-apainketako Estilismoa eta Zuzendaritza

Ile-apainketako Estilismoa eta Zuzendaritza

FamiliaIrudi pertsonala
MailaGoi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Batxilergoko titulua edukitzea.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren kurtsoa gainditu izana.
• Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditu izana.
• Edozein unibertsitate-titulazio edukitzea edo horren baliokidea. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean 19 urte, gutxienez, beteta eduki beharko da, edo 18 urte teknikari titulua dutenen kasuan).

  

Lortutako gaitasunak

• Jarduerak zuzentzea eta kudeatzea, baliabide materialak, pertsonalak eta teknikoak antolatuta.
• Jardun-protokoloak diseinatzea, ile-apainketako prozesuak estandarizatzeko.
• Merkatuko korronte eta teknika berritzaileak aztertzea, bezeroen eskarietara egokituko diren estiloak sortuz eta eskainiz.
• Enpresaren hornikuntza eta mantentze-lanak antolatzea, kalitatea eta dokumentazioa kontrolatuta.
• Bezeroaren ilea eta buruko ile-larrua aztertzea, diagnostikoko tresnak erabilita.
• Bezeroaren irudi integrala aztertzea, bezeroaren eskakizunak estilo pertsonala osatzen duten elementuekin lotuta.
• Orrazkeraren estiloan aldaketak diseinatzea eta antolatzea, ile-apainketako teknika berritzaileak aplikatuta.
• Behar bereziak dituzten bezeroei ile-apainketako zaintzari buruzko aholkuak ematea, tekniken, materialen eta kosmetikoen berri emanez.
• Ikus-entzunezko, eszena, publizitate eta modako produkzioetarako orrazkerak gainbegiratzea eta egitea, ile-apainketako teknika klasikoak eta aurreratuak erabilita.
• Ile-tratamenduak gainbegiratzea eta aplikatzea, teknika elektroestetikoak, kosmetologikoak eta eskuzkoak aurretiazko diagnostikoaren arabera integratuta.
• Bezeroari aholkuak ematea eta tratamenduen eta kosmetikoen efektuen berri ematea, baita larruazaleko fisiologiarekin, bizimodu osasungarriko ohiturekin eta aplikatu aurretik, unean eta ondoren jarraitu beharreko prekauzioekin duten loturaren berri emateko ere.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.


Irteerak

Irtenbide laboralak

• Ile-apainketako enpresetako zuzendari teknikoa.
• Ikus-entzunezko produkzioetan, produkzio eszenikoetan eta modako produkzioetan ile-apainketako zuzendari tekniko-artistikoa.
• Ilearen tratamenduetako espezialista.
• Ile-apainketako aholkulari artistikoa.
• Estilista.
• Ile-protesietako eta ile-eranskinetako espezialista.
• Ile-apainketako enpresetako aholkulari ebaluatzailea.
• Behar bereziak dituzten bezeroen ile-zaintzako aditua.
• Ile-analisietako teknikaria.
• Ile-apaintzaile espezialista.
• Ile-kliniketako eta medikuntza eta kirurgia estetikoko zentroetako langile kualifikatua.
• Irudi-aholkularia.
• Ile-apainketako produktuetako eta aparatuetako salmentako aholkularia eta erakuslea.
• Irudi pertsonaleko eta ile-apainketako prentsa espezializatuko aholkularia.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

Profesional honek ile-apainketako prozesuetako zuzendari gisa lan egiten du sektoreko enpresetan, ikus-entzunezko produkzioetan eta produkzio eszenikoetan. Banako eta taldeko zereginak garatzen ditu diseinuaren, zerbitzu-antolamenduaren, zerbitzugintzaren, merkaturatzearen, logistikaren, kalitatearen, arriskuen prebentzioaren eta ingurumen-kudeaketaren eremu funtzionaletan.

 

Beste ikasketak

• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

 

Formazio plana

Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
Dermotrikologia 132
Zuzendaritza eta merkaturatzea   100
Enpresa eta ekimen sortzailea 60
Ile-apainketako estilismoa 140
Irudiaren azterketa 60
Lantokiko prestakuntza 360
Laneko prestakuntza eta orientabidea    99
Ingeles teknikoa 40
Ikus-entzunezko eta modako produkzioetarako orrazkerak   120
Zainketa berezietako ile-apainketa 80
Ile-apainketako prozedurak eta teknikak 330
Irudi pertsonaleko prozesu fisiologikoak eta higienekoak 99
Ile-apainketako estilismo- eta zuzendaritza-proiektua 50
Baliabide teknikoak eta kosmetikoak 165
Ilearen tratamenduak 165

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
CIFP Monte Albertia LHIIGoi mailakoaA-B ereduaEgunez