Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Irudi pertsonala Estetika Integrala eta Ongizatea

Estetika Integrala eta Ongizatea

FamiliaIrudi pertsonala
MailaGoi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Batxilergoko titulua edukitzea.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren kurtsoa gainditu izana.
• Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditu izana.
• Edozein unibertsitate-titulazio edukitzea edo horren baliokidea. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean 19 urte, gutxienez, beteta eduki beharko da, edo 18 urte teknikari titulua dutenen kasuan).

  

Lortutako gaitasunak

• Logistika eta biltegiratze-lanak kudeatzeko, estetika-enpresak eskaintzen dituen zerbitzu guztien funtzionamendu ona ziurtatuko duen materiala hornituta.
• Hidroterapia-prozesuak egiteko, bainuetxeetan edo spa zentroetan teknika espezifikoak eta osagarriak aplikatuta eta kosmetiko termalak erabilita.
• Masaje eta drenaje linfatiko estetikoak aplikatzeko, teknikak eta prozedurak hautatuta.
• Pigmentuen mikroezarpen bidezko makillaje zuzentzaileak egiteko, bezero bakoitzaren beharretara egokituta eta pertsonalizatuta.
• Ilea aldi baterako eta behin betiko ezabatzeko prozesuak gainbegiratzeko eta garatzeko, ezarritako zehaztapenei jarraituta.
• Teknika elektroestetikoak eta erradiazio ultramore bidezko beltzarantzea gainbegiratzeko eta garatzeko, indarrean dagoen legeriak finkatzen dituen zehaztapenak beteta.
• Bezeroari aholkuak emateko eta tratamenduen eta kosmetikoen efektuen berri emateko, baita larruazaleko fisiologiarekin, bizimodu osasungarriko ohiturekin eta aplikatu aurretik, unean eta ondoren jarraitu beharreko prekauzioekin duten loturaren berri emateko ere.
• Zerbitzu estetikoak integratu eta egitean, teknika kosmetologikoen, elektroestetikoen eta eskuzkoen aplikazioa koordinatzeko.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.


Irteerak

Irtenbide laboralak

• Estetizista.
• Enpresa estetikoetako eta spa edo bainuetxeetako irudi pertsonaleko zuzendari teknikoa.
• Tratamendu estetiko integraletako teknikaria.
• Teknika hidroestetikoetako espezialista.
• Mikropigmentazioko teknikaria.
• Depilazio mekanikoko eta aurreratuko teknikaria.
• Aparatologia estetikoko teknikaria.
• Erradiazio ultramore bidez beltzarantzeko espezialista.
• Masaje estetikoetako teknikaria.
• Drainatze linfatiko estetikoko teknikaria.
• Medikuntza eta kirurgia estetikoko zentroetako langile kualifikatua.
• Merkataritza-teknikaria.
• Estetikako eta kosmetikako aholkularia.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

Profesional honek irudi pertsonala zaintzeko sektorean -zaintza estetikoen azpisektorean- egiten du lan enpresa txiki eta ertainetan, batez ere pribatuetan, eta horien barruan tratamendu estetiko integralaren, estetika hidrotermalaren, pigmentuen mikroezarpenaren, depilazio aurreratuaren, masaje estetikoaren eta drainatzearen arloetan eta tratamendu estetikoen eta kosmetikoen aholkularitzan.

 

Beste ikasketak

• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Beltzarantze artifiziala.
• Tatuajea, mikropigmentazioa eta piercing.

 

Formazio plana

Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
Aparatologia estetikoa   132
Estetika eta ongizateko kosmetika   132
Depilazio aurreratua 165
Dermoestetika 100
Drainatze estetikoa eta presio bidezko teknikak   120
Enpresa eta ekimen sortzailea 60
Estetika hidrotermala 165
Lantokiko prestakuntza 360
Laneko prestakuntza eta orientabidea 99
Ingeles teknikoa 40
Masaje estetikoa 198
Mikropigmentazioa 140
Irudi pertsonaleko prozesu fisiologikoak eta higiene-prozesuak    99
Estetika integral eta ongizateko proiektua 50
Tratamendu estetiko integralak 140

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
CIFP Monte Albertia LHIIGoi mailakoaA-D ereduaEgunez