Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Instalazioa eta mantenimendua Lan arriskuen prebentzioa

Lan arriskuen prebentzioa

FamiliaInstalazioa eta mantenimendua
MailaGoi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Batxilergoko titulua edukitzea.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren kurtsoa gainditu izana.
• Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditu izana.
• Edozein unibertsitate-titulazio edukitzea edo horren baliokidea. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean 19 urte, gutxienez, beteta eduki beharko da, edo 18 urte teknikari titulua dutenen kasuan).

  

Lortutako gaitasunak

• Produkzio-prozesuaren ikuspegi globala eta integratzailea edukitzeko eta, hortaz, langileentzako, instalazioetarako edo ingurunerako kaltegarriak izan daitezkeen jarduerak planifikatzean, barneko eta kanpoko sailekin elkarlanean jardun ahal izateko, arrisku horien prebentziora begira.
• Laneko arriskuen prebentzioan eskumena duten zerbitzuekin eta erakundeekin elkarlanean jarduteko, batez ere enpresan prebentzio-sistemaren parte direnekin, hala badagokie.
• Enpresan prebentzioa sustatzeko, oro har.
• Produkzio-prozesuko jarduera bakoitzaren berezko arriskuak hautemateko eta aztertzeko, bere mailan, baita manipulatzen dituzten tresnerien, substantzien eta prestakinen berariazko arriskuak eta sortzen dituzten erreakzioak ere.
• Segurtasunaren, higienearen eta ingurumenaren arloko arauak betetzen direla zaintzeko eta, horretarako, prebentzio-tresneria eta -baliabideak makinekin, instalazioekin, prozesuekin, substantziekin eta prestakinekin lotzen diren arriskuen prebentziora egokitzen direla gainbegiratzeko.
• Neurri prebentiboak eta babesleak ezartzeko eta, horretarako, prebentzio-programaren eta barruko zein kanpoko larrialdi-planen prestakuntzan parte hartzeko, giza baliabideak eta baliabide materialak arriskuen kontrolerako modurik egokienean antolatzeko, eta larrialdietan eta lehen laguntzetan garatu beharreko jardunetan laguntzeko.

Irteerak

Irtenbide laboralak

Mantentzearen eta produkzio-zerbitzuen sektore publikoan eta pribatuan eta sektoreko enpresa pribatuetan egin dezakezu lan, edo zure enpresa sor dezakezu.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

• Prebentzio-langilea.
• Prebentzio-koordinatzailea.
• Prebentzio-teknikaria.
• Segurtasuneko eta higieneko teknikaria/burua.

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Arriskuen prebentzioa, tarteko maila.

 

 

Formazio plana

Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
Kalitatea eta etengabeko hobekuntza 40
Larrialdiak 140
Lantokiko prestakuntza 400
Lan-prestakuntza eta -orientabidea 60
Prebentzioaren kudeaketa 290
Hizkuntza teknikoa 60
Lan-karga eta antolakuntzatik deribatutako arrisku prebentzioa 255
Lan-giroko harremanak 60
Sekuritate baldintzetatik deribatutako arriskuak 265
Arrisku fisiko anbientalak 215
Arrisku kimiko eta biologiko anbientalak 215

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
CIFP Easo Politeknikoa LHIIGoi mailakoaA-B-D ereduaEgunez