Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Instalazioa eta mantenimendua Beroa Sortzeko Instalazioak

Beroa Sortzeko Instalazioak

FamiliaInstalazioa eta mantenimendua
MailaErdi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo ikasketa-maila handiagoko titulua edukitzea.
• Teknikari edo teknikari laguntzaile titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztunaren (BBB) bigarren kurtsoa gainditu izana. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Erdi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba gainditu izana (proba egiten den urtean hamazazpi urte, gutxienez, beteta eduki beharko da).

  

Lortutako gaitasunak

• Berotzeko instalazioekin, eguzki-instalazio termikoekin eta instalazio fluidodunekin lotutako tresneria eta gainerako elementu osagarriak muntatzea (zirkulagailuak, trukagailuak, espantsio-ontziak eta tutuak, besteak beste), kalitateko, segurtasuneko eta ingurumenarekiko errespetuko baldintzetan, eta haien funtzionamendua ziurtatuta.
• Berotzeko instalazioekin, eguzki-instalazio termikoekin eta instalazio fluidodunekin lotutako sistema elektrikoak, eta erregulazio eta kontrolekoak kalitate- eta segurtasun-baldintzetan muntatzea, haien funtzionamendua ziurtatuta.
• Instalazioen parametroak neurtzea, eta horien probak eta egiaztapenak egitea, bai funtzionalak, bai arauzkoak; haien funtzionamendua egiaztatu eta doitzeko.
• Instalazioen tresneria eta elementuak konpondu, mantendu eta ordezkatzea, kalitateko, segurtasuneko eta ingurumenarekiko errespetuko baldintzetan; funtzionamendu-baldintzak ziurtatu eta berrezartzeko.
• Instalazioa abian jartzea, makinen, automatismoen eta segurtasun-gailuen funtzionamendu-probak eginda, hura muntatu eta mantendu ondoren.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Irteerak

Irtenbide laboralak

• Beroa sortzeko tresneriaren instalatzailea/mantentzailea.
• Berotzeko eta UBSko instalazioen instalatzailea/mantentzailea.
• Eguzki-instalazio termikoen instalatzailea/mantentzailea.
• Ur-instalazioen instalatzailea/mantentzailea.
• Gasaren eta erregai likidoen instalazioen instalatzailea/mantentzailea.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

Profesional honek instalazio termikoak eta fluidodunak muntatzeko eta mantentzeko industrietan egiten du lan. Industria horiek ur berokuntzako, ur bero sanitarioa sortzeko eta gasetako azpisektorearekin daude lotuta (industria-sektorearen, eta eraikuntza eta obra zibileko sektorearen barruan).

 

Beste ikasketak

• Goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba egiteko prestaketarekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Barneko ur-instalazioak
• Hozteko eta girotzeko instalazioetako teknikariaren tituluak eta Beroa sortzeko instalazioetako teknikariaren tituluak, biek batera, eraikinetako instalazio termikoetako txartel profesionala ematen dute.

 

Formazio plana

Modulua (ikasgaia)Gutxigorabeherako orduak
Bero-instalazioen konfigurazioa 168
Enpresa eta ekimen sortzailea 66
Lantokiko prestakuntza 380
Laneko prestakuntza eta orientabidea 99
Ingeles teknikoa 33
Instalazio elektrikoak eta automatismoak 231
Makina eta tresneria termikoak 264
Bero-instalazioak muntatzea eta mantentzea 147
Ur-instalazioak muntatzea eta mantentzea 105
Eguzki-energiako instalazioak muntatzea eta mantentzea 105
Gas eta erregai likidoetako instalazioak muntatzea eta mantentzea 105
Instalazioak muntatzeko teknikak 297

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
CIFP Don Bosco LHIIErdi mailakoaA-D ereduaEgunez2 ziklo, 3 urte+Eskaintza partziala+Ethazi
CIFP Usurbil LHIIErdi mailakoaA-B-D ereduaEgunez2 ziklo, 3 urte