Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Instalazioa eta mantenimendua Instalazio termiko eta fluidodunen mantenimendua

Instalazio termiko eta fluidodunen mantenimendua

FamiliaInstalazioa eta mantenimendua
MailaGoi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Batxilergoko titulua edukitzea.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren kurtsoa gainditu izana.
• Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditu izana.
• Edozein unibertsitate-titulazio edukitzea edo horren baliokidea. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean 19 urte, gutxienez, beteta eduki beharko da, edo 18 urte teknikari titulua dutenen kasuan).

  

Lortutako gaitasunak

Industria-prozesuetan eta eraikinetan instalazio termikoak eta fluidodunak muntatzeko eta mantentzeko lanak planifikatzea, kudeatzea eta ikuskatzea, ezarritako erregelamendu eta arauen arabera, eta kalitate, segurtasun, laneko arriskuen prebentzio eta ingurumenarekiko errespetuko protokoloak jarraituz.

• Ekipamenduaren edo instalazioaren sintomak eta historikoa abiapuntu izanik, matxurak edo disfuntzioak diagnostikatzeko eta kokatzeko.
• Instalazioa abian jartzeko, parametroak neurtuz eta probak eta doikuntzak eginez.
• Instalazioaren funtzionamendu-parametroak kontrolatzeko eta erregulazio eta kontroleko sistema automatikoak programatzeko.
• Dagozkien ekipamenduak eta elementuak hautatzeko proiekturik behar ez duten instalazioak osatzeko.
• Instalazioak muntatu eta mantentzeko lanak programatzean beharrezkoak diren datuak lortzeko.
• Jarduteko eragiketa-prozesuak eta mantentze-programak lantzeko.
• Ekipamenduen, elementuen eta eskulanaren kostuak kalkulatzeko, eta, hala, horiek muntatu edo mantentzearen aurrekontua lantzeko.
• Ekipamendua, makinak eta instalazioak muntatzeko eta mantentzeko prozesuak planifikatzeko, gauzatzeko eta gainbegiratzeko.
• Instalazioak mantentzeko gutxieneko ordezko piezak ezartzeko.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Tituluaren lanbide-moduluen osotasunean ezarritako prestakuntzak bermatu egiten du eraikinetako instalazio termikoetako txartel profesionalean eskatzen den jakintza-maila.


Irteerak

Irtenbide laboralak 

• Instalazio termikoak eta fluidodunak muntatzeko eta mantentzeko industrietan egiten du lan. Industria horiek ur bero sanitarioaren produkzioko azpisektorean eta girotzeko (berotzeko, hozteko eta aireztatzeko) azpisektorean sartzen dira -industria-sektorearen eta eraikuntza eta obra zibileko sektorearen barruan-.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

• Instalazio termikoak eta fluidodunak mantentzeko prozesuak planifikatzea eta programatzea.
• Fluidoak banatzeko sareen eta sistemen muntatzaileen talde-burua.
• Mantentzaile-burua.
• Industria-hotzeko teknikaria.
• Frigorista.
• Girotzeko eta aireztatzeko/erauzteko teknikaria.
• Fluidoak banatzeko sareetako eta sistemetako teknikaria.
• Hotz-instalazioetako teknikaria.
• Berokuntzako eta ur bero sanitarioko instalazioen instalatzailea.
• Berokuntzako eta ur bero sanitarioko instalazioen mantentzailea.
• Produkziorako instalazio osagarriak mantentzeko teknikaria.
• Instalazio termikoen muntaiaren ikuskatzailea.
• Bero-instalazioak mantentzeko taldeko burua.

 

Beste ikasketak

• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Hotz-teknikari profesionala.
• Eraikinetako instalazio termikoak.
• Iturgintza

 

Formazio plana

Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
Instalazio termikoen eta fluidodunen konfigurazioa

140 

Enpresa eta ekimen sortzailea 

 60

Energia berriztagarriak eta eraginkortasun energetikoa 

 99

Ekipamendu eta instalazio termikoak 

 231

Lantokiko prestakuntza 

 360

Laneko prestakuntza eta orientabidea 

 99

Muntaiaren, kalitatearen eta mantentzearen kudeaketa 

 80

Ingeles teknikoa 

 40

Bero- eta fluido-instalazioak mantentzea 

 140

Hozteko eta girotzeko instalazioak mantentzea 

 140

Instalazioak muntatzeko prozesuak 

 231

Instalazio termikoak eta fluidodunak mantentzeko proiektua 

 50

Instalazioen irudikapen grafikoa 

 132

Sistema elektrikoak eta automatikoak 

 198

 

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
CIFP Tolosaldea LHIIGoi mailakoaD ereduaEgunezEthazi
CIFP Usurbil LHIIGoi mailakoaA-B-D ereduaEgunez
CIFP Don Bosco LHIIGoi mailakoaA-B-D ereduaEgunezEskaintza partziala