Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Informatika eta komunikazioa Web aplikazioen garapena

Web aplikazioen garapena

FamiliaInformatika eta komunikazioa
MailaGoi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Batxilergoko titulua edukitzea.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren kurtsoa gainditu izana.
• Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditu izana.
• Edozein unibertsitate-titulazio edukitzea edo horren baliokidea. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean 19 urte, gutxienez, beteta eduki beharko da, edo 18 urte teknikari titulua dutenen kasuan).

  

Lortutako gaitasunak

Web aplikazioak garatzea, ezartzea eta mantentzea, erabilitako metodoa dena dela ere eta teknologia espezifikoak erabilita, datuak modu seguruan atzitzea bermatuz eta ezarritako estandarretan exijitutako erabilerraztasuneko, usagarritasuneko eta kalitateko irizpideak betez.

• Informatika-sistemak konfiguratzeko eta ustiatzeko, eta, horretarako, sistemaren konfigurazio logikoa doitzeko, ezarritako irizpideen eta erabilera-beharren arabera.
• Sistema, zerbitzu eta aplikazioetako segurtasunarekin lotzen diren teknikak eta prozedurak aplikatzeko, segurtasun-plana beteta.
• Aplikazio-zerbitzariak kudeatzeko, horien konfigurazioa kasuen arabera egokituta, eta, hala, web aplikazioen garapena eta hedapena ahalbidetzeko.
• Datu-baseak kudeatzeko, eta, horretarako, horien diseinu logikoa interpretatzeko eta datuen osotasuna, konsistentzia, segurtasuna eta eskuragarritasuna egiaztatzeko.
• Datu-baseetarako sarbidea duten web aplikazioak garatzeko, zehaztapenetara egokitutako lengoaiak, atzipen-objektuak eta mapaketa-tresnak erabilita.
• Edukiak web aplikazio baten logikan integratzeko eta zehaztapenetara egokitutako datuak atzituko dituzten osagaiak garatzeko.
• Web aplikazioetan interfazeak garatzeko estilo-eskuliburuaren arabera, markatzeko lengoaiak eta web-estandarrak erabilita.
• Web aplikazioetan integratuko diren multimedia-osagaiak garatzeko, eta, horretarako, tresna espezifikoak erabiltzeko eta ezarritako zehaztapenak betetzeko.
• Web aplikazio baten interfazean multimedia-osagaiak integratzeko, eta aplikazioaren interaktibitatea, erabilerraztasuna eta usagarritasuna analizatzeko.
• Web zerbitzariaren ingurunean software osagaiak garatzeko eta integratzeko, tresna eta lengoaia espezifikoak erabilita, eta, hala, aplikazioaren zehaztapenak betetzeko.
• Zerbitzuak garatzeko eta haien funtzioak beste web aplikazio batzuetan integratzeko, funtzionaltasuna ziurtatuta.
• Web aplikazioetan zerbitzu eta eduki banatuak integratzeko, eta haien funtzionaltasuna ziurtatzeko.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.


Irteerak

Irtenbide laboralak

• Web programatzailea.
• Multimedia-programatzailea.
• Web inguruneetako aplikazioen garatzailea.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

Profesional honek enpresa edo erakunde publiko zein pribatuetan gauzatzen du bere jarduera, besteren kontura zein bere kontura, web inguruneekin (intranet, estranet eta Internet) erlazionatutako informatika-aplikazioak garatzeko arloan lan eginez.

 

Beste ikasketak

• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

 

 

Formazio plana

Modulua (ikasgai)Gutxigorabeherako orduak
Data baseak

198

Bezero-inguruneko web-garapena  

140

Zerbitzari-inguruneko web-garapena

180

Web-aplikazioen hedapena 

100 

WEB interfazeen diseinua 

120 

Enpresa eta ekimen sortzailea 

60 

Garapen-inguruneak 

99 

Lantokiko prestakuntza 

360 

Laneko prestakuntza eta orientabidea 

99 

Ingeles teknikoa 

33 

Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak     

132

Programazioa 

264

Web aplikazioen garapeneko proiektua 

50 

Informatika-sistemak 

165 

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
IES Plaiaundi BHIGoi mailakoaA ereduaEgunez2 ziklo, 3 urte
IES Zubiri - Manteo BHIGoi mailakoaA ereduaEgunezEleanitza Ingelesa+Heziketa DUALA
IES Uni Eibar - Ermua BHIGoi mailakoaD ereduaEgunez2. maila