Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Gorputz eta kirol ekintzak Landa inguruneko gorputz eta kirol ekintzen gidaritza

Landa inguruneko gorputz eta kirol ekintzen gidaritza

FamiliaGorputz eta kirol ekintzak
MailaErdi mailakoa
Duracion1400 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo ikasketa-maila handiagoko titulua edukitzea.
• Teknikari edo teknikari laguntzaile titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztunaren (BBB) bigarren kurtsoa gainditu izana. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Erdi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba gainditu izana (proba egiten den urtean hamazazpi urte, gutxienez, beteta eduki beharko da).

  

Lortutako gaitasunak

• Bezeroak mendi-bideetatik eta behe- eta erdi-mendiko ibilbideetatik eramateko.
• Bezeroak natura-inguruneko ibilbideetatik bizikletan eramateko.
• Bezeroak natura-inguruneko ibilbideetatik zaldiz eramateko.
• Enpresa txiki batean administrazioaz, kudeaketaz eta merkaturatzeaz arduratzeko.

Irteerak

Irtenbide laboralak

Profesional honek administrazioan eta organismo publikoetan zein enpresa pribatuetan egin dezake lan, eta, berak planifikatuta, pertsona-taldeekin -horien adina, interesak eta baldintza fisikoa kontuan izanik- gauzatuko dituen gorputz-ekintzen eta aire zabaleko ekintzen monitore gisa jardungo du.

 

Beste ikasketak

Batxilergo Zientifiko-Teknologikoa.

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

 

Formazio plana

 

Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
Ezintasunak dituzten pertsonentzako jarduera fisikoak

64

Administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea enpresa txikietan

90

Kalitatea eta etengabeko hobekuntza

40

Taldeak zaldiz eramatea eta zaldien oinarrizko zaintza

160

Taldeak bizikletaz eramatea

140

Landa-inguruneko ibilaldiak, egonaldiak eta segurtasuna

272

Talde-dinamika

64

Lantokiko prestakuntza

400

Lan-prestakuntza eta -orientabidea

60

Oinarri biologikoak, osasuna eta lehen sorospenak

110

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
CIFP Easo Politeknikoa LHIIErdi mailakoaD ereduaEgunez
IES RM Zuazola - Larraña BHIErdi mailakoaD ereduaEgunez