Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Goi mailako heziketa zikloak

Goi mailako heziketa zikloak

goi_zikloak

Deskribapena

  • Goi-mailako ikasketatzat jotzen dira.
  • Goi-mailako Heziketa Zikloa gainditzen baduzu, egin duzun Heziketa Zikloko Goi-mailako teknikari titulua lortuko duzu.

Zuzeneko sarrera, titulazio akademikoarekin

Eskatzen den titulazioa baldin baduzu, zuzenean sartu ahal izango zara Goi-mailako Heziketa Zikloan:

  • Batxilergoko titulazioa (HSAOL).
  • Irakaskuntza Ertainen Erreformako (IEE) bigarren zikloa.
  • Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa.
  • LH II-ko teknikari espezialista, goi-mailako teknikaria edo baliokidea, ondorio akademikoetarako.
  • 3 modulu esperimental bat. Teknikari espezialista Titulua.
  • Unibertsitate-titulazioa edo baliokidea.

 

Eta gainera, sartzeko baldintzak betetzen badituzu eta ...

  • Hezkuntza-premia bereziak badituzu, hautatu duzun Goi-mailako Heziketa Zikloa ikasteko eskolaratze-aldia malgutu egingo zaizu curriculum-egokitzapen baten bitartez*.
  • Lanbide-ikasketei lotutako urtebeteko lan-esperientzia, gutxienez, egiaztatuzgero, lanbide-modulu horren helburuak eskuratu dituzula erakusteko, lantokiko prestakuntzaren modulutik salbuetsi ahal izango zaizu. Hori eskatzeko, zentro baimendu batean ikasten jarraitzeko matrikulatuta egon behar duzu aldez aurretik.
  • Lanbide Heziketako ziklo batean matrikula egin baduzu, ematen diren lanbide-moduluak konbalidatu ahal izango duzu, izen eta iraupen berekoak badira eta helburu terminal eta ebaluazio-irizpide berberak badituzte.
  • Hautatu duzun prestakuntza-ziklo bateko irakaspen guztiak ez badituzu gainditu jasoko duzu gainditutako lanbide-moduluen ikasketa-ziurtagiria.


*Hala ere, kontuan izan behar da egokitzapen esanguratsuak ezin dituela, inola ere, oinarrizko lanbide-gaitasunekin zerikusia duten helburuak kendu, tituluaren xedea den gaitasun orokorra.

 

Proba bidezko sarrera

Batxilergo titulua ez baduzu edo beste ikasketa edo titulazio baliokideren bat ez baduzu, eta Goi-mailako Heziketa Zikloa egin nahi baduzu, sarrera-proben bitartez sartu ahal izango zara ikasketa horietara:

  • Gutxienez 19 urte izan beharko dituzu proba egiten den urtean, edo
  • 18 urte beteta izan edo proba egiten den urte naturalean bete eta Lanbide-arlo bereko —edo arau bidez ezarritako kideko lanbide-arloetako— erdi-mailako teknikari titulua eduki beharko duzu, eta
  • urtero deitzen den proba gainditu beharko duzu.

Probaren helburua da Batxilergoaren helburuei dagokienez zure heldutasuna egiaztatzea eta Goi-mailako Heziketa Zikloari dagokion lanbide-arloan dituzun gaitasunak egiaztatzea.

 

Sarrera-probako edukiak

Lanbide-arlo bereko zikloetara sartzeko aukera emango dizuten hainbat aukera eskaintzen dira proban. Hori dela eta, zuk egin nahi duzun ziklora sartzeko berariazko zatiaren probara aurkeztu beharko duzu.

Probaren zatiak Oinarrizko gaitasunak Erreferentziazko gaiak
1. Zati komuna
  • Jakintza instrumentalak
  • Euskal Hizkuntza edo Gaztelania eta Literatura
  • Matematiketako funtsak
2. Reariazko zatia
  • Lanbide arloko jakintzak
Eranskinean* proposatzen diren hiru gaietako bi aukeratu beharko duzu

 

 

Eranskina

Goi mailako Heziketa zikloetara sartzeko probaren berariazko zatirako erreferentziazko gaiak eta Lanbide arloak.

AUKERAK LANBIDE-ARLOA BATXILERGOKO
ERREFERENTZIAZKO GAIAK
A AUKERA
• Administrazioa eta kudeaketa
• Merkataritza eta marketina
• Ostalaritza eta turismoa
• Kultur eta Gizarte Zerbitzuak
• Irudia eta soinua (ikus-entzunezkoen produkzioa))
A aukerako gaiak
• Enpresaren ekonomia
• Atzerriko hizkuntza
• Filosofia eta herritarrak
B AUKERA
• Informatika eta komunikazioak
• Eraikuntza eta obra zibila
• Fabrikazio mekanikoa
• Instalazioa eta mantentzea
• Elektrizitatea eta elektronika
• Zura, altzariak eta kortxoa
• Itsasoko eta arrantzako jarduerak (akuikultura-hazkuntzako
zikloa izan ezik)
• Arte grafikoak
• Garraioa eta ibilgailuen mantentzea
• Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza (larru-zurraketa eta
ehuna hobetzeko prozesuak izan ezik)
• Irudia eta soinua (ikus-entzunezkoen produkzioa izan ezik)
• Energia eta ura
• Erauzketa-industriak
• Beira eta zeramika
B aukerako gaiak
• Marrazketa teknikoa
• Industria-teknologia
• Fisika
C AUKERA
• Kimika
• Gorputz- eta kirol-ekintzak
• Itsasoko eta arrantzako jarduerak (akuikultura-hazkuntza)
• Nekazaritza
• Elikagaien industriak
• Osasuna
• Irudi pertsonala
• Segurtasuna eta ingurumena
• Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza (larru-zurraketa eta ehuna hobetzeko prozesuak)
C aukerako gaiak
• Lur- eta ingurumen-zientziak
• Kimika
• Biologia

 

 

Sarrera-probarako salbuespenak

Begira iezaiozu ondoren gaineratu den taulari, eta egiaztatu ezazu sarrera-probako zatiren batez libre gera zaitezkeen.


Libre geratzeko arrazoia
Libre dagoen zatia
Unibertsitatera sartzeko 25 urtetik gorakoentzako proba gainditu izana
Zati komuna eta berariazko zatia
Hautatutako aukerarekin lotzen den teknikari titulua edukitzea
Berariazko zatia
Hautatutako aukerarekin lotzen den
profesionaltasun-egiaztagiria edukitzea, biko edo gehiagoko gaitasun-maila
Berariazko zatia
Hautatutako aukerarekin lotzen den urtebeteko
lan-esperientzia egiaztatzea
Berariazko zatia
Goi-mailako titulu bateko gaitasun unitatearekin loturiko bi modulu gaindituta edukitzea
Berariazko zatia

 

Aukeretako baten sarrera-proba gainditu baduzu, beste aukeretako edozeinen zati komunaz libre egongo zara.

Goi-mailako zikloa gainditu ondoren, beste ikasketa batzuk aukera ditzakezu:
• Goi-mailako beste Heziketa-ziklo batzuk.

• Aukeratutako lanbideari lotutako unibertsitate-ikasketak.

• Sarrera-probaren bidez, gainontzeko unibertsitate-irakaskuntzetara.