Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Gizarte eta Kultur Zerbitzuak Mendekotasun-egoeran dauden Pertsonentzako Arreta

Mendekotasun-egoeran dauden Pertsonentzako Arreta

FamiliaGizarte eta Kultur Zerbitzuak
MailaErdi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo ikasketa-maila handiagoko titulua edukitzea.
• Teknikari edo teknikari laguntzaile titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztunaren (BBB) bigarren kurtsoa gainditu izana. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Erdi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba gainditu izana (proba egiten den urtean hamazazpi urte, gutxienez, beteta eduki beharko da).

  

Lortutako gaitasunak

• Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen higiene pertsonaleko eta arropa-garbitasuneko jarduerak egitea, eta, eginkizun horretan, beharrezko laguntza gaineratzea, eguneko bizitzako jardueretan autonomiari eustea eta haiekiko errespetu- eta profesionaltasun-jarrera mantentzea.
• Elikadurari dagokion jarduna antolatzea, eta, horretarako, menuak gainbegiratzea, elikagaiak prestatzea, eta beharrezkoa denean administratzea.
• Etxea mantentzeko eta garbitzeko jarduerak egitea, eta, hala, bizigarritasun, higiene eta txukuntasun-baldintzak bermatzea -kalitate, segurtasun eta ingurumen-zaintzako irizpideekin- eta, hala badagokio, bidezko dokumentazioa izapidetzea.
• Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen egoera fisikoarekin lotzen diren jardunak egitea, eta, eginkizun horretan, ezarritako jarraibideei jarraitzea eta, une oro, haien intimitatearekiko errespetua azaltzea.
• Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen lekualdaketak eta mobilizazioak egitea eta joan-etorrietarako laguntzea, beharrezko protokoloak eta laguntza teknikoak erabilita eta prebentzio- eta segurtasun-neurriak hartuta.
• Lan-jardueraren garapenean larrialdietako eta osasunerako arriskuko egoerei erantzutea, lehen laguntzetako teknikak aplikatuta.
• Laguntza psikosozialeko jardunak inplementatzea eta, horretarako, laguntza teknikoak, komunikaziorako laguntzak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea.
• Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonaleko eta sozialeko trebetasunak mantentzeko eta garatzeko teknikak eta estrategiak aplikatzea, laguntza teknikoak eta komunikazio-laguntzak erabilita.
• Pertsonaren ondoan egoteko eta hari laguntzeko zereginak egitea, bizimodu independenteko banako planaren jarraibideak errespetatuta.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.


Irteerak

Irtenbide laboralak

• Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintzailea instituzioetan eta/edo etxean.
• Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen gelazainburua eta azpigelazainburua instituzioetan.
• Adinekoen eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonen egoitzetako plantako laguntzaile arduraduna.
• Etxez etxeko laguntzako laguntzailea.
• Etxez etxeko arretako laguntzailea.
• Familiako langilea.
• Hezkuntza bereziko laguntzailea.
• Laguntzaile pertsonala.
• Telelaguntzako operadorea.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

Profesional honek pertsonei zuzendutako zerbitzu-sektorean egiten du lan: laguntza-zerbitzuetan, zerbitzu psikosozialetan eta etxea kudeatzen laguntzeko zerbitzuetan.

 

Beste ikasketak

• Goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba egiteko prestaketarekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Gizarte-erakundeetan mendeko pertsonei arreta ematea.
• Mendeko pertsonei etxean arreta ematea.

 

Formazio plana

Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
Komunikaziorako laguntza   84
Etxeko laguntza 264
Arreta higienikoa 99
Osasun-arreta 198
Arreta eta laguntza psikosoziala   252
Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen ezaugarriak eta beharrak  132
Gizarte-trebetasunak 99
Enpresa eta ekimen sortzailea 63
Lantokiko prestakuntza 380
Laneko prestakuntza eta orientabidea 105
Ingeles teknikoa 33
Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta antolatzea 99
Lehen laguntzak 66
Telelaguntza 126

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
IES Plaiaundi BHIErdi mailakoaA ereduaEgunezOnline
IES Izarraitz Lanbide Heziketa BHIErdi mailakoaD ereduaEgunez
CIFP Easo Politeknikoa LHIIErdi mailakoaD ereduaEgunez
CIFP Aretxabaleta Lanbide Eskola LHIIErdi mailakoaA ereduaEgunez
CIFP Meka LHIIErdi mailakoaD ereduaEgunezEthazi