Haur hezkuntza

FamiliaGizarte eta Kultur Zerbitzuak
MailaGoi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Batxilergoko titulua edukitzea.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren kurtsoa gainditu izana.
• Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditu izana.
• Edozein unibertsitate-titulazio edukitzea edo horren baliokidea. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean 19 urte, gutxienez, beteta eduki beharko da, edo 18 urte teknikari titulua dutenen kasuan).

  

Lortutako gaitasunak

Haur Hezkuntzako lehen ziklorako hezkuntza-proiektuak diseinatzea, aplikatzea eta ebaluatzea.

• Haurrekin eta haien familiakoekin arreta sozialeko eta hezkuntza-jarduneko jarduerak programatzeko, diseinatzeko eta gauzatzeko.
• Beste profesional edo zerbitzu batzuen parte-hartzea eskatzen duten haurren eta familien beharrei erantzungo dieten baliabideak eta prozedurak erabiltzeko.
• Kontingentzien aurrean jarduteko, segurtasuna eta konfiantza transmitituta.
• Jardun-prozesua eta lortutako emaitzak ebaluatzeko, dagokion dokumentazioa kudeatuta eta informazioa transmitituta.
• Bere lanbide-jardueraren inguruko ezagupen zientifikoak eta teknikoak egunean edukitzeko, bizitza osoan ikasteko dauden baliabideak erabilita.
• Haurrekin eta horien familiekin, dagokion taldeko kideekin eta bestelako profesionalekin harreman arinak izateko: gizarte-trebetasunak, eta kultura-aniztasuna kudeatzeko gaitasuna erakusteko, eta sortzen diren gatazketarako konponbideak ekartzeko.

Irakaskuntza horietan, honako zeregin hauetarako beharrezko ezagupenak hartzen dira barnean:
• Laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jarduerak egiteko.
• Elikagai-manipulatzaileen txartela lortzeko.


Irteerak

Irtenbide laboralak

• Hezkuntza formalaren eta ez-formalaren sektorean eta haurrentzako arretarako gizarte-zerbitzuen sektorean.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

• Haur Hezkuntzako lehen zikloko haur-hezitzailea.
• Arrisku sozialean dauden adingabeekin (0-6 urte) edo familiei laguntzen lan egiteko berariazko erakundeetako eta/edo programetako hezitzailea.
• 0 eta 6 urte bitarteko adingabeekin aisia eta denbora libreko programa edo jardueretako hezitzailea: ludotekak, kultura-etxeak, liburutegiak, ikastetxeak, aisiaguneak, landetxe eskolak, etab.

 

Beste ikasketak

• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Haur Hezkuntza

 

Formazio plana

Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
Haurraren autonomia pertsonala eta osasuna

198

Garapen kognitiboa eta motorra

198

Garapen sozioafektiboa

165

Haur-hezkuntzaren didaktika

200

Haur-jolasa eta bere metodologia

140

Enpresa eta ekimen sortzailea

60

Adierazpena eta komunikazioa

198

Lantokiko prestakuntza

360

Laneko prestakuntza eta orientabidea

99

Gizarte-trebetasunak

132

Ingeles teknikoa

40

Familiekin lankidetzan aritzea eta arrisku sozialean dauden adingabeei arreta eskaintzea

100

Lehen laguntzak

60

Haurrei harreta eskaintzeko proiektua

50

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
IES Plaiaundi BHIGoi mailakoaD ereduaEgunez
CIFP Easo Politeknikoa LHIIGoi mailakoaD ereduaEgunez eta gauez
CIFP Meka LHIIGoi mailakoaD ereduaEgunezEthazi
IES Oianguren BHIGoi mailakoaD ereduaEgunez