Gizarteratzea

FamiliaGizarte eta Kultur Zerbitzuak
MailaGoi mailakoa
Iraupena2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Batxilergoko titulua edukitzea.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren kurtsoa gainditu izana.
• Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditu izana.
• Edozein unibertsitate-titulazio edukitzea edo horren baliokidea. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean 19 urte, gutxienez, beteta eduki beharko da, edo 18 urte teknikari titulua dutenen kasuan).

  

Lortutako gaitasunak

• Gizarteratzeko jarduerak programatzea, baliabide eta estrategia metodologikorik egokienak aplikatuta.
• Etxeko indarkeria prebenitzeko jarduerak diseinatzea eta ezartzea, eta horien garapena ebaluatzea.
• Behar fisikoei eta psikosozialei arreta emateko jarduerak diseinatzea, erabiltzaileen eta testuinguruaren ezaugarrien arabera, eta jarduera horien garapena kontrolatzea eta ebaluatzea.
• Etxeko kudeaketan laguntzeko jarduerak antolatzea, bizikidetasun-unitatearen ezaugarrien arabera, eta jarduera horien garapena kontrolatzea eta ebaluatzea.
• Laguntza psikosozialeko jarduerak antolatzea eta ezartzea, eta, eginkizun horretan, pertsonen intimitatearekiko errespetuzko jarrera azaltzea eta jarduera horien garapena ebaluatzea.
• Autonomia pertsonaleko eta sozialeko trebetasunak trebatzeko jarduerak antolatzea eta ezartzea, lortzen diren emaitzak ebaluatuta.
• Gizarteratzeko eta lan-munduratzeko programak antolatzea eta ezartzea, horien garapena eta aurrez finkatutako ibilbidearekiko egokitzapena ebaluatuta.
• Komunikazio-trebetasunak trebatzea eta, horretarako, sistema alternatiboak edo handigarriak erabiltzea eta pertsona erabiltzaileak horien erabileran motibatzea.
• Pertsonen eta taldeen arteko bitartekaritza-lanak egitea, parte-hartzeko teknikak eta gatazkak kudeatzeko teknikak eragimenez aplikatuta.
• Erabiltzaileekin eta haien familiekin, lan-taldeko kideekin eta beste profesional batzuekin harreman arinak izatea, gizarte-trebetasunak erakutsita eta sortzen diren gatazketarako irtenbideak proposatuta.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

 

Irteerak

Irtenbide laboralak

• Gizarte-prebentzioko eta gizarteratzeko programetako teknikaria.
• Askotariko egoitza-ekipamenduetako hezitzailea.
• Familiako langilea.
• Tutoretzako laguntzailea.
• Gizarteratzeko teknikaria.
• Heziketa bereziko hezitzailea.
• Minusbaliotasuna duten pertsonen monitorea.
• Oinarrizko mugikortasuneko teknikaria.
• Lanerako eta/edo laneko bitartekaria.
• Gizarteko eta/edo kulturarteko bitartekaria.
• Laguntza bidezko enpleguko teknikaria.
• Laneko laguntzako teknikaria.
• Birgaitze psikosozialeko monitorea.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

Profesional honek pertsonei zuzendutako zerbitzu-sektorean egiten du lan: asistentziaren arloan, etxeko kudeaketako laguntzaren arloan eta laguntza psikosozialaren arloan. Era berean, gizarte-zerbitzuko sektorean egiten du lan: gizarte-desabantailan dauden kolektiboei eta pertsonei zuzendutako arreta psikosozialean, gizarte-bitartekaritzan, lan-munduratzearen arloan eta aukera-berdintasunaren sustapenean.

 

    Beste ikasketak

    • Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
    • Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
    • Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

     

    Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

    Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

     

     

    Formazio plana

    Modulua (ikasgaia) gutxigorabeherako orduak
    Hezkuntzan esku-hartzeko laguntza 120
    Bizikidetasun-unitateentzako arreta 165
    Esku-hartze sozialaren testuingurua 99
    Enpresa eta ekimen sortzailea 60
    Lantokiko prestakuntza 360
    Laneko prestakuntza eta orientabidea 99
    Gizarte-trebetasunak 132
    Ingeles teknikoa 40
    Gizarteratzea eta laneratzea 200
    Gizarte-bitartekotza 120
    Gizartean parte hartzeko metodologia 132
    Lehen laguntzak 60
    Autonomia pertsonalaren sustapena 198
    Gizartean esku hartzeko proiektua 50
    Komunikazio-sistema handigarriak eta alternatiboak 165

    Ikastetxeak

    MailaEreduaEskaintzaGehigarria
    IES Plaiaundi BHIGoi mailakoaB ereduaEgunez
    CIFP Meka LHIIGoi mailakoaGauezESKAINTZA PARTZIALA BAKARRIK
    Leizaran InstitutuaGoi mailakoaA-D ereduaEgunezEskeintza Partziala