Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Gizarte eta Kultur Zerbitzuak Animazio soziokulturala eta turistikoa

Animazio soziokulturala eta turistikoa

FamiliaGizarte eta Kultur Zerbitzuak
MailaGoi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Batxilergoko titulua edukitzea.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren kurtsoa gainditu izana.
• Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditu izana.
• Edozein unibertsitate-titulazio edukitzea edo horren baliokidea. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean 19 urte, gutxienez, beteta eduki beharko da, edo 18 urte teknikari titulua dutenen kasuan).

  

Lortutako gaitasunak

• Jardun soziokulturaleko proiektua egitea, testuingurutik eta pertsona hartzaileengandik jasotako informazioa abiapuntu izanik, eta jenero-ikuspegia txertatuta.
• Jardun soziokulturaleko proiektuak sustatzeko eta hedatzeko espazioak, estrategiak eta materialak diseinatzea, komunikazioaren arloko aurrerapen teknologikoen aurrerapenak aplikatuta.
• Animazio soziokulturaleko eta turistikoko sailak, programak eta jarduerak antolatzea, dokumentazioa eta baliabideak kudeatuta, baita esleitutako aurrekontuaren finantzaketa eta kontrola ere.
• Jardun soziokulturaleko proiektuetako monitore-taldeak sortzea, dinamizatzea eta gainbegiratzea, eta jardueren arabera antolatzea.
• Jarduera ludikoak, kulturalak eta fisiko-olgetakoak diseinatzea, ezartzea eta ebaluatzea, eta, horretarako, estrategia metodologikoak hautatzea, baliabideak antolatzea eta jarduera horiek garatzeko tresneria eta baliabide teknikoak maneiatzea.
• Gazte-informazioko zerbitzuak antolatzea eta kudeatzea, eta populazio-sektore horretako pertsonen beharrei eta eskariei erantzungo dieten orientazio, informazio eta dinamizazioko jarduerak egitea.
• Gazteriari zuzendutako gizarte- eta hezkuntza-jarduerak diseinatzea, ezartzea eta ebaluatzea, aukera-berdintasuna erraztuz eta hezkuntza ez-formalaren printzipioak aplikatuz.
• Taldeak dinamizatzea, betiere parte-hartzea sustatzeko eta dinamizatzeko teknikak aplikatuta, gatazkak kudeatuta eta errespetua eta elkartasuna sustatuta.
• Ezbeharretan eta larrialdietan, lehen laguntzaren arloan ezarritako protokoloak aplikatzea.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.


Irteerak

    Irtenbide laboralak

    • Haurrentzako eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko koordinatzailea eta zuzendaria.
    • Kanpalekuen, gazte-aterpeen, kolonia-etxeen, abeletxe-eskolen, gaztelekuetako gelen eta natura-eskolen koordinatzailea eta zuzendaria.
    • Gizarte- eta kultura-animatzailea.
    • Gizarte-dinamizatzailea.
    • Elkarte-sektorerako aholkularia.
    • Gizarte-teknikaria.
    • Kultura-zerbitzuetako teknikaria.
    • Gazteentzako informatzailea.
    • Hoteleko animatzailea.
    • Ikuskizunetako eta gau-jaietako animatzailea.
    • Turismo-konplexuetako aire zabaleko olgeta-jardueren animatzailea.
    • Turismo-animazioko saileko burua.

     

    LAN-IRTENBIDEAK:

    Titulu hau lortzen duten pertsonek sektore hauetan egiten dute lan: gizartearentzako zerbitzuen sektorean (gizarte-garapena eta gazte-informazioa), kultura-zerbitzuen sektorean (irakurketa eta informazioa, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, eta askotariko kultura-baliabideak eta -produktuak), zerbitzu turistikoen sektorean, eta aisialdiko eta denbora libreko sektorean (olgeta- eta kirol-jarduerak, ingurumen-jarduerak eta aisialdiko jarduerak).

     

    Beste ikasketak

    • Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
    • Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
    • Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

     

    Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

    • Haurrentzako eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko jarduerak zuzentzea eta koordinatzea.

     

     

      Formazio plana

      Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
      Aisialdiko eta denbora libreko jarduerak  132
      Animazio turistikoa 140
      Kultura-animazioa eta -kudeaketa 200
      Animazio soziokulturalaren testuingurua   132
      Gizarte-garapena 132
      Talde-dinamizazioa 132
      Enpresa eta ekimen sortzailea 60
      Lantokiko prestakuntza 360
      Laneko prestakuntza eta orientabidea 99
      Gazteentzako informazioa 100
      Ingelesa 165
      Gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea gazteekin    100
      Gizartean parte hartzeko metodologia 132
      Lehen laguntzak 66
      Animazio soziokulturaleko eta turistikoko proiektua 50

      Ikastetxeak

      MailaEreduaEskaintzaGehigarria
      CIFP Gizarte Berrikuntzako LHIIGoi mailakoaD ereduaEgunez