Karrozeria

FamiliaGarraioa eta ibilgailuen mantenimendua
MailaErdi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo ikasketa-maila handiagoko titulua edukitzea.
• Teknikari edo teknikari laguntzaile titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztunaren (BBB) bigarren kurtsoa gainditu izana. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Erdi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba gainditu izana (proba egiten den urtean hamazazpi urte, gutxienez, beteta eduki beharko da).

  

Lortutako gaitasunak

Ibilgailuen konponketa-lanak egitea, osagarriak muntatzea eta transformazioak egitea, karrozeriaren, xasisaren, kabinaren eta tresneriaren edo tresnen esparruetan.

• Karrozeriako elementu metalikoak eta sintetikoak konpontzeko.
• Ibilgailuaren gainazalak prestatu, babestu eta txukuntzeko.
• Makinetan eta tresnerian lehen mailako mantentze-lanak egiteko.
• Ibilgailuen egituretan deformazioak aurkitzeko eta diagnostikatzeko.
• Konponketa-prozesuak zehazteko, eskuliburuetan eta katalogoetan jasotako informazio teknikoa interpretatuta.
• Ibilgailuaren karrozeriako elementuak ordezkatu eta doitzea, lotura finkoen edo desmuntagarrien bidez.
• Karrozeriako egitura-elementu finkoen deformazioak konpontzeko.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.


Irteerak

Irtenbide laboralak

• Ibilgailuen konponketako eta eraikuntzako industrien karrozeria-arloan, txapa-lanak eta karrozerien transformazioak egiten dituzten beste produkzio-sektore batzuetan, ibilgailu astunen arloan, eta zuntz-elementuen, konposatuen eta pinturaren elementuak eraiki eta konpontzeko arloan.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

• Automobilen, ibilgailu astunen, traktoreen, nekazaritzako makineriaren, erauzpen-industrietako makineriaren, eraikuntzako eta herri-lanetako makineriaren eta tren-materialaren karrozeria konpontzeko txapista.
• Beiren instalatzailea eta osagarrien muntatzailea.
• Automobilen, ibilgailu astunen, traktoreen, nekazaritzako makineriaren, erauzpen-industrietako makineriaren, eraikuntzako eta herri-lanetako makineriaren eta tren-materialaren karrozeria-pintatzailea.

 

Beste ikasketak

• Goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba egiteko prestaketarekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

 

Formazio plana

Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
Elementu mugigarriak 231
Ibilgailuen egitura-elementuak 198
Elementu finkoak 231
Elementu metalikoak eta sintetikoak 231
Gainazalak txukuntzea 231
Enpresa eta ekimen sortzailea 63
Lantokiko prestakuntza 380
Laneko prestakuntza eta orientabidea 105
Ingeles teknikoa 33
Oinarrizko mekanizazioa 66
Gainazalak prestatzea 231

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
CIFP Aretxabaleta Lanbide Eskola LHIIErdi mailakoaD ereduaEgunez
CIFP Don Bosco LHIIErdi mailakoaA-D ereduaEgunezEskeintza Partziala
CIFP Meka LHIIErdi mailakoaD ereduaEgunez