Ibilgailu automobilen elektromekanika
Familia | Garraioa eta ibilgailuen mantenimendua |
---|---|
Maila | Erdi mailakoa |
Duracion | 2000 ordu |
Betebeharrak
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo ikasketa-maila handiagoko titulua edukitzea. • Erdi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba gainditu izana (proba egiten den urtean hamazazpi urte, gutxienez, beteta eduki beharko da). Zuzeneko sarrera
• Teknikari edo teknikari laguntzaile titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztunaren (BBB) bigarren kurtsoa gainditu izana.
Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)
Lortutako gaitasunak
Automozioaren sektoreko mekanikaren, hidraulikaren, pneumatikaren eta elektrizitatearen arloetan, mantentzeko, osagarriak muntatzeko eta transformazioetako eragiketak egitea, ezarritako prozeduretara eta denboretara egokituta, eta kalitateari, segurtasunari eta ingurumen-babesari buruzko zehaztapenak beteta.
• Konponketa-prozesuak hautatzea, eskuliburuetan eta katalogoetan jasotako informazio teknikoa interpretatu ondoren.
• Ibilgailuen sistema mekanikoetan, hidraulikoetan, pneumatikoetan eta elektriko-elektronikoetan matxurak aurkitzea, bidezko tresnak eta diagnostiko-tresneria erabilita.
• Motor termikoa eta horren sistema osagarriak konpontzea, fabrikatzaileek ezarritako konponketa-teknikak erabilita.
• Ibilgailuaren sistema elektriko-elektronikoetako multzoak, azpimultzoak eta elementuak konpontzea, fabrikatzaileek ezarritako konponketa-teknikak erabilita.
• Esekidura- eta direkzio-sistemen elementuak ordezkatu eta doitzea.
• Indarra transmititzeko eta balaztatzeko sistemak konpontzea, fabrikatzaileek ezarritako konponketa-teknikak aplikatuta.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Irteerak
Irtenbide laboralak
• Ibilgailuak eraiki eta mantentzeko sektorea, zehazki automobilen, motozikleten eta ibilgailu astunen azpisektoreak.
LAN-IRTENBIDEAK:
• Ibilgailuen elektronizista.
• Automozioko mantentze- eta konponketa-lanetako argiketari elektronikoa.
• Automobilen mekanikaria.
• Automobilen argiketaria.
• Automobilen elektromekanikaria.
• Automobilen eta motozikleten motorren eta horien sistema osagarrien mekanikaria.
• Sistema pneumatikoen eta hidraulikoen konpontzailea.
• Transmisio- eta balazta-sistemen konpontzailea.
• Direkzio- eta esekidura-sistemen konpontzailea.
• Ibilgailuen azterketa teknikoko operarioa.
• Ibilgailuetako osagarrien instalatzailea.
• Ordezko piezak fabrikatzen dituzten enpresetako langilea.
• Motozikleten elektromekanikaria.
• Ordezko piezen eta diagnosi-tresneriaren saltzailea/banatzailea.
Beste ikasketak
• Goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba egiteko prestaketarekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?
• Ibilgailuetan instalatutako pertsonen erosotasunerako hozgarri fluordunak erabiltzen dituzten hozteko sistemak maneiatzea.
Formazio plana
Modulua (ikasgaia) | gutxigorabeherako orduak |
---|---|
Motorrak | 198 |
Motorraren sistema osagarriak | 273 |
Fluidoen zirkuituak. Esekidura eta direkzioa | 189 |
Transmisio- eta balazta-sistemak | 198 |
Karga- eta abio-sistemak | 198 |
Ibilgailuen zirkuitu elektriko osagarriak | 165 |
Segurtasun-eta erosotasun-sistemak | 132 |
Oinarrizko mekanizazioa | 66 |
Ingeles teknikoa | 33 |
Laneko prestakuntza eta orientabidea | 105 |
Enpresa eta ekimen sortzailea | 63 |
Lantokiko prestakuntza | 380 |
Ikastetxeak
Maila | Eredua | Eskaintza | Gehigarria | |
---|---|---|---|---|
CIFP Don Bosco LHII | Erdi mailakoa | A-D eredua | Egunez | Eskeintza Partziala |
CIFP Meka LHII | Erdi mailakoa | D eredua | Egunez | |
CIFP Aretxabaleta Lanbide Eskola LHII | Erdi mailakoa | D eredua | Egunez |