Automozioa

FamiliaGarraioa eta ibilgailuen mantenimendua
MailaGoi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Batxilergoko titulua edukitzea.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren kurtsoa gainditu izana.
• Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditu izana.
• Edozein unibertsitate-titulazio edukitzea edo horren baliokidea. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean 19 urte, gutxienez, beteta eduki beharko da, edo 18 urte teknikari titulua dutenen kasuan).

  

Lortutako gaitasunak

Automozioaren sektoreko mantentze-lanak eta logistika-lanak antolatzea, programatzea eta gainbegiratzea, eta matxurak diagnostikatzea.

• Ibilgailuen funtzionamendu-arazoei buruzko aurrediagnostikoa lortzeko.
• Ibilgailu baten matxuren diagnostikoa egiteko.
• Karrozeriaren eta elektromekanikaren arloan tasazioak eta aurrekontuak egiteko.
• Lantegia osatzen duten instalazioen eta tresneriaren mantentze-programak antolatzeko eta planifikatzeko.
• Ibilgailuak mantentzeko lantegia administratzeko eta kudeatzeko.
• Ibilgailu-flota handien mantentze-lanak programatzeko.
• Mantentze-eragiketan laneko txantiloiek eta tresnek bete beharreko ezaugarriak zehazteko, eta, hala, horiek diseinatzen hasteko.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.


Irteerak

Irtenbide laboralak

• Ibilgailuak eraikitzeko eta mantentzeko sektorean, erauzpe-industrietan, eraikuntzan eta herri-lanetan; ibilgailuen entsegu-laborategietan, ikuskapen teknikoko enpresetan, ibilgailuen egiaztapen, diagnosi eta ordezko piezen fabrikazio, salmenta eta merkaturatzeko sektorean, bidaiarien zein salgaien garraiorako ibilgailuen alokairu-flota duten enpresetan, eta aseguru-konpainietan.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

• Elektromekanikaren arloko burua.
• Ibilgailu motordunen lantegiko burua.
• IAT ibilgailuen azterketa teknikoaren arduraduna.
• Ibilgailuen peritu tasatzailea.
• Ordezko piezen arloko arduraduna.
• Merkataritza-arloko arduraduna.
• Karrozeriaren arloko arduraduna: txapa eta pintura.

 

Beste ikasketak

• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Ibilgailuetan instalatutako pertsonen erosotasunerako hozgarri fluordunak erabiltzen dituzten hozteko sistemak maneiatzea.

 

Formazio plana

Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
Sistema elektrikoak eta segurtasun eta erosotasunekoak 231
Indarren transmisio-sistemak eta errodaje-trenak 220
Motor termikoak eta sistema osagarriak 231
Egiturazkoak ez diren elementu mugigarriak eta finkoak 231
Gainazalen tratamendua eta estaldura 200
Ibilgailuen egiturak 132
Ibilgailuen mantentze-lanen kudeaketa eta logistika 80
Komunikazio- eta harreman-teknikak 66
Automozioko proiektua 50
Ingeles teknikoa 40
Laneko prestakuntza eta orientabidea 99
Enpresa eta ekimen sortzailea 60
Lantokiko prestakuntza 360

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
CIFP Don Bosco LHIIGoi mailakoaA-D ereduaEgunezEskaintza partziala
CIFP Meka LHIIGoi mailakoaD ereduaEgunezEleanitza ingelesa+Eskaintza Partziala
CIFP Aretxabaleta Lanbide Eskola LHIIGoi mailakoaD ereduaEgunezEthazi