Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Fabrikazio mekanikoa Soldadura eta galdaragintza

Soldadura eta galdaragintza

FamiliaFabrikazio mekanikoa
MailaErdi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo ikasketa-maila handiagoko titulua edukitzea.
• Teknikari edo teknikari laguntzaile titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztunaren (BBB) bigarren kurtsoa gainditu izana. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Erdi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba gainditu izana (proba egiten den urtean hamazazpi urte, gutxienez, beteta eduki beharko da).

  

Lortutako gaitasunak

Galdaragintzako elementuak, tutuak, metal-egiturak eta metal-arotzeriako elementuak fabrikatu, muntatu eta konpontzeko prozesuak gauzatzea, soldatze, mekanizazio eta konformazioko teknikak aplikatuta.

• Txapak, profilak eta tutuak ebaki, mekanizatu eta konformatzean erabiliko diren tresna eta makinetako sistema automatikoak prestatzeko.
• Lan-eremua egokitzeko eta muntaia eta babeseko materialak, erremintak, tresnak, tresneria eta elementuak prestatzeko eta hautatzeko.
• Txantiloiak, tresnak, oheak eta euskarriak eraikitzeko.
• Metal-eraikuntzako elementuak lortzeko, eta txapak, profilak eta tutuak trazatu, ebaki, mekanizatu eta konformatzeko.
• Produktu fabrikatuak egiaztatzeko.
• Egiturak eta tutueriak muntatzeko eta kokatzeko.
• Metal-eraikuntzen osagaiak lotzeko, soldadura oxiazetilenikoaren, arku bidezko elektrikoaren eta erresistentziakoaren bitartez.
• Metal-eraikuntzen osagaiak eta elementuak oxigas bidez ebakitzeko.
• Tutuak babesteko, beharrezko babes-tratamendua emanda.
• Soldadura eta galdaragintzako makina eta tresneriaren lehen mailako mantentzea egiteko.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.


Irteerak

Irtenbide laboralak

• Profesional honek galdaragintza, arotzeria eta egiturako produktuak fabrikatu, konpondu eta muntatzeko industrietan dihardu, metal-eraikuntzen, ontzigintzaren eta garraio-ibilgailuen fabrikazioaren azpisektoreekin lotuta eta industria-sektorearen barruan.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

• Soldatzailea eta oxiebakitzailea.
• Proiekzio termikoko eragilea.
• Txapista eta galdaragilea.
• Metal-egituren muntatzailea.
• Metal-arotza.
• Industria astuneko industria-tutugilea.

 

Beste ikasketak

• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba egiteko prestaketarekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.


Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

 

Formazio plana

 

Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
Enpresa eta ekimen sortzailea

63

Lantokiko prestakuntza

380

Laneko prestakuntza eta orientabidea

105

Ingeles teknikoa

33

Interpretazio grafikoa

132

Mekanizazioa

165

Metrologia eta saiakuntzak

132

Muntaia

231

Giro naturaleko soldadura

264

Giro babestuko soldadura

231

Trazadura, ebaketa eta konformazioa

264

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
CIFP Don Bosco LHIIErdi mailakoaA-D ereduaEgunezEskeintza Partziala
CIFP Tolosaldea LHIIErdi mailakoaD ereduaEgunezEthazi
CIFP Meka LHIIErdi mailakoaA-D ereduaEgunezEskaintza Partziala
CIFP Aretxabaleta Lanbide Eskola LHIIErdi mailakoaA-B-D ereduaEgunezHeziketa DUALA