Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Fabrikazio mekanikoa Metal-eraikuntzak

Metal-eraikuntzak

FamiliaFabrikazio mekanikoa
MailaGoi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Batxilergoko titulua edukitzea.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren kurtsoa gainditu izana.
• Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditu izana.
• Edozein unibertsitate-titulazio edukitzea edo horren baliokidea. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean 19 urte, gutxienez, beteta eduki beharko da, edo 18 urte teknikari titulua dutenen kasuan).

  

Lortutako gaitasunak

Galdaragintzako produktuak, metal-egiturak eta industria-tutueriako instalazioak diseinatzea, eta produkzioa planifikatu, programatu eta kontrolatzea.

• Metal-eraikuntzetako produktuak diseinatzeko, eta horien dimentsioak eta proba-planak ezartzean beharrezkoak diren kalkuluak egiteko.
• Diseinatutako produktuak fabrikatu eta mantentzean beharrezkoa den dokumentazio teknikoa prestatzeko, antolatzeko eta egunean edukitzeko.
• Metal-eraikuntzak fabrikatu, muntatu eta mantentzeko eragiketak zehazteko, multzoko eta fabrikazioko planoetan, eta jarraibide orokorretan bildutako informazio teknikotik abiatuta.
• Metal-eraikuntzetan erabiltzen diren zenbakizko kontroleko makinen, roboten eta manipulagailuen programazioa eta doikuntza ezarritako eskakizunetara egokitzen direla gainbegiratzeko.
• Produkzioa programatzeko, kudeaketa informatizatuko teknikak eta tresnak erabilita.
• Beharrezko hornikuntza zehazteko, hornikuntza une egokian gertatzen dela bermatuta.
• Bere arloko baliabideen mantentze-lana kudeatzeko, zeregin hori planifikatuz, programatuz eta betetzen dela egiaztatuz, lan-kargen eta mantentze-beharren arabera.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.


Irteerak

Irtenbide laboralak

• Profesional honek jarduera hauetan diharduten industrietan egiten du lan: andel handien, galdara astunen eta industria-tutueriaren fabrikazioa; mekanika-lantegiak; karrozerien, atoien eta iraulkien eraikuntza; ontzigintza eta ontzien konponketa; instalazio petrokimikoak; eta metal-eraikuntzen muntaia eta konponketa. Jarduera horiek metal-eraikuntzen produkzioaren esparruan garatzen ditu, industria-sektorearen barruan.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

• Eraikuntza mekanikoa.
• Metal-eraikuntzetako fabrikazioa.
• Metal-eraikuntzen muntaia.
• Galdaragintzako eta metal-egituretako delineatzaile proiektugilea.
• Galdaragintzako eta metal-egituretako ordenagailuz lagundutako diseinua (CAD).
• Galdaragintzako eta egituretako diseinu teknikoa.
• Fabrikazio mekanikoko sistema automatizatuen programazioa.
• Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa.
• Tutuerien garapena.
• Metal-eraikuntzak eta horien muntaia.

 

Beste ikasketak

• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

 

Formazio plana

Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
Metal-eraikuntzen prozesuen definizioa

165

Metal-eraikuntzen diseinua

280

Empresa eta ekimen sortzailea

60

Lantokiko prestakuntza

360

Laneko prestakuntza eta orientabidea

99

Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa

165

Ingeles teknikoa

40

Metal-eraikuntzen mekanizazio-, ebaketa- eta konformazio prozesuak

198

Metal-eraikuntzen lotura- eta muntaia-prozesuak

198

Produkzioaren programazioa

120

Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa

100

Metal-eraikuntzen proiektua

50

Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa

165

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
CIFP Aretxabaleta Lanbide Eskola LHIIGoi mailakoaB-D ereduaEgunez
CIFP Tolosaldea LHIIGoi mailakoaD ereduaEgunezEthazi
CIFP Meka LHIIGoi mailakoaA-D ereduaEgunez
CIFP Don Bosco LHIIGoi mailakoaA-B-D ereduaEgunezEthazi