Mekanizazioa

FamiliaFabrikazio mekanikoa
MailaErdi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo ikasketa-maila handiagoko titulua edukitzea.
• Teknikari edo teknikari laguntzaile titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztunaren (BBB) bigarren kurtsoa gainditu izana. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Erdi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba gainditu izana (proba egiten den urtean hamazazpi urte, gutxienez, beteta eduki beharko da).

  

Lortutako gaitasunak

Txirbil-harroketa bidezko, konformazio bidezko eta prozedura berezi bidezko mekanizazio-prozesuak gauzatzea eta, horretarako, makina-erremintak prestatzea, programatzea eta erabiltzea eta lortutako produktua egiaztatzea.

• Informazio teknikoa abiapuntu izanik, mekanizazio-prozesuak zehazteko.
• Makinak eta sistemak prestatzeko.
• Zenbakizko kontroleko (CNC) makina-erremintak, robotak eta manipulagailuak programatzeko.
• Elementu mekanikoak lortzera zuzentzen diren txirbil-harroketako, konformazioko eta prozedura berezietako makina-erremintak erabiltzeko, fabrikazio-planoetan ezarritako zehaztapenen arabera.
• Produktu mekanizatuak egiaztatzeko.
• Mekanizazioko makina eta tresneriaren lehen mailako mantentzea egiteko.
• Kalitateko prozedurak eta laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentzioko prozedurak aplikatzeko.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.


Irteerak

Irtenbide laboralak

• Profesional honek metalak transformatzeko industrietan egiten du lan. Industria horiek makineria eta tresneria mekanikoak, material eta tresneria elektriko, elektroniko eta optikoak, eta industria-sektoreari dagokion garraio-materiala eraikitzeko azpisektoreen barruan daude.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

• Makina-erreminten langile doitzailea.
• Metalen leuntzailea eta erreminten zorrotzailea.
• Metalak lantzeko makinen eragilea.
• Makina-erreminten eragilea.
• Industria-roboten eragilea.
• Erreminten fabrikazioko langileak, mekanikariak eta doitzaileak, eredugile matrizegileak eta antzekoak.
• Tornularia, fresatzailea eta mandrinatzailea.

 

Beste ikasketak

• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba prestatzearekin eta egitearekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

 

Formazio plana

 

Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
Enpresa eta ekimen sortzailea

63

Urraduraren, elektrohigaduraren, ebaketaren, konformazioaren eta prozesu berezien bidezko fabrikazioa

210

Txirbil-harroketa bidezko fabrikazioa

363

Lantokiko prestakuntza

380

Laneko prestakuntza eta orientabidea

105

Ingeles teknikoa

33

Interpretazio grafikoa

132

Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa

252

Metrologia eta saiakuntzak

132

Mekanizazio-prozesuak

165

Sistema automatizatuak

165

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
IES Izarraitz Lanbide Heziketa BHIErdi mailakoaD ereduaEgunez
CIFP Miguel Altuna LHIIErdi mailakoaA-B-D ereduaEgunezHeziketa DUALA
CIFP Easo Politeknikoa LHIIErdi mailakoaA-D ereduaEgunez eta gauez
CIFP Armeria Eskola LHIIErdi mailakoaA-D ereduaEgunez
CIFP Bidasoa LHIIErdi mailakoaA-B-D ereduaEgunez
IES RM Zuazola - Larraña BHIErdi mailakoaD ereduaEgunez
CIFP Tolosaldea LHIIErdi mailakoaD ereduaEgunezEthazi
CIFP Usurbil LHIIErdi mailakoaA-B-D ereduaEgunez
CIFP Gizarte Berrikuntzako LHIIErdi mailakoaB-D ereduaEgunez Eskaintza Partziala
CIFP IMH Makina Erremintaren Institutua LHIIErdi mailakoaB-D ereduaEgunez
CIFP Aretxabaleta Lanbide Eskola LHIIErdi mailakoaD ereduaEgunez