Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Fabrikazio mekanikoa Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa

Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa

FamiliaFabrikazio mekanikoa
MailaGoi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Batxilergoko titulua edukitzea.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren kurtsoa gainditu izana.
• Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditu izana.
• Edozein unibertsitate-titulazio edukitzea edo horren baliokidea. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean 19 urte, gutxienez, beteta eduki beharko da, edo 18 urte teknikari titulua dutenen kasuan).

  

Lortutako gaitasunak

Tresneria-ondasunen mekanizazio bidezko fabrikazioa eta muntaia planifikatu, programatu eta kontrolatzea, fabrikatu beharreko produktuen prozesuari buruzko dokumentaziotik eta zehaztapenetatik abiatuta, eta kudeaketaren eta produktuaren kalitatea ziurtatuta; eta laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako sistemak gainbegiratzea.

• Tresneria-ondasunak muntatzeko prozedurak prestatzeko.
• Mekanizazio-prozesuak zehazteko.
• Mekanizaziorako zenbakizko kontroleko makinen, roboten eta manipulagailuen programazioa eta doikuntza gainbegiratzeko.
• Produkzioa programatzeko, kudeaketa informatizatuko teknikak eta tresnak erabilita.
• Beharrezko hornikuntza zehazteko.
• Fabrikazio-prozesuak ezarritako prozeduretara egokitzen direla ziurtatzeko.
• Nire arloko baliabideen mantentze-lana kudeatzeko.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.


Irteerak

Irtenbide laboralak

• Profesional honek metalak transformatzeko industrietan egiten du lan. Industria horiek makineria eta tresneria mekanikoak, material eta tresneria elektriko, elektroniko eta optikoak, eta industria-sektoreari dagokion garraio-materiala eraikitzeko azpisektoreen barruan daude.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

• Mekanikako teknikariak.
• Metalak prozesatzeko instalazioen arduradunak.
• Metalak lantzeko makinen operadoreen arduraduna.
• Muntatzaileen arduraduna.
• CNCko programatzailea.
• Fabrikazio mekanikoko sistema automatizatuen programatzailea.
• Produkzioaren programatzailea.

 

Beste ikasketak

• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

 

Formazio plana

 

Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-prozesuen definizioa

231

Fabrikazio-prozesuen gauzatzea

198

Enpresa eta ekimen sortzailea

60

Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM)

40

Lantokiko prestakuntza

360

Laneko prestakuntza eta orientabidea

99

Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa

165

Ingeles teknikoa

40

Interpretazio grafikoa

132

Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa

240

Produkzioaren programazioa

120

Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa

100

Produktu mekanikoak fabrikatzeko proiektua

50

Produktuen egiaztapena

165

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
CIFP Tolosaldea LHIIGoi mailakoaD ereduaEgunezEleanitza (ingelesa) + Eskeintza Partziala
IES Izarraitz Lanbide Heziketa BHIGoi mailakoaD ereduaEgunez
CIFP Miguel Altuna LHIIGoi mailakoaA-D ereduaEgunezEskaintza partziala+Eleanitza Ingelesa+Heziketa DUALA+Ethazi
CIFP Armeria Eskola LHIIGoi mailakoaA-D ereduaEgunezEleanitza ingelesa
CIFP Bidasoa LHIIGoi mailakoaA-B-D ereduaEgunezEskaintza partziala
CIFP Usurbil LHIIGoi mailakoaA-B-D ereduaEgunezEskaintza partziala
CIFP Easo Politeknikoa LHIIGoi mailakoaA-D ereduaEgunez
CIFP IMH Makina Erremintaren Institutua LHIIGoi mailakoaD ereduaEgunezEthazi+Heziketa DUALA