Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Erdi mailako heziketa zikloak

Erdi mailako heziketa zikloak

erdi_zikloak.jpg

Deskribapena

  • Derrigorrezkoa ez den Bigarren Hezkuntzako ikasketatzat hartzen dira.
  • Erdi-mailako Heziketa Zikloa gainditzen baduzu, egin duzun Heziketa Zikloko Teknikari titulua lortuko duzu

Zuzeneko sarrera, titulazio akademikoarekin

Eskatzen den honako titulazioa baldin baduzu, zuzenean sartu ahal izango zara Erdi-mailako Heziketa Zikloan:

  • Bigarren Hezkuntzako graduatua (DBH).
  • LH I-eko teknikari laguntzaile titulua.
  • Teknikari titulua.
  • Batxilergo Bateratu Balioanitzeko (BBB) 2. kurtsoa.
  • 1963ko ikasketa-planeko Arte Aplikatuetako eta Lanbide Artistikoetako 3. kurtsoa edo ikasketa esperimentaletako gai komunen 2. kurtsoa.
  • Erdi-mailako Irakaskuntzen Erreformako lehen ziklo esperimentaleko 2. kurtsoa.
  • Aurrekoen baliokideak diren bestelako ikasketa batzuk.

Eta gainera, sartzeko baldintzak betetzen badituzu eta...

  • Hezkuntza-premia bereziak badituzu, hautatu duzun Erdi-mailako Heziketa Zikloa ikasteko eskolaratze-aldia malgutu egingo zaizu curriculum-egokitzapen baten bitartez. (Hala ere, kontuan izan behar da egokitzapen esanguratsuak ezin dituela, inola ere, oinarrizko lanbide-gaitasunekin zerikusia duten helburuak kendu, tituluaren xedea den gaitasun orokorra lortzeko)*
  • Lanbide-ikasketei lotutako urtebeteko lan-esperientzia, gutxienez, egiaztatuz gero, lanbide-modulu horren helburuak eskuratu dituzula erakusteko, lantokiko prestakuntzaren modulutik salbuetsi ahal izango zaizu. Hori eskatzeko, zentro baimendu batean ikasten jarraitzeko matrikulatuta egon behar duzu aldez aurretik.
  • Lanbide Heziketako ziklo batean matrikula egin baduzu, ematen diren lanbide-moduluak konbalidatu ahal izango duzu, gaindituta dituzunak izen eta iraupen berekoak badira eta helburu terminal eta ebaluazio-irizpide berberak badituzte.
  • Hautatu duzun prestakuntza-zikloko irakaspen guztiak gainditzen ez badituzu jasoko duzu gainditutako lanbide-moduluen ikasketa-ziurtagiria.

* Hala ere,kontuan izan behar da egokitzapen esanguratsuak ezin dituela, inola ere, oinarrizko lanbidegaitasunekin zerikusia duten helburuak kendu, tituluaren xedea den gaitasun orokorra lortzeko.

Proba bidezko sarrera

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) graduatu titulua ez baduzu edo beste ikasketa edo titulazio baliokideren bat ez baduzu, eta Erdi-mailako Heziketa Zikloa egin nahi baduzu, sarrera-proben bitartez sartu ahal izango zara ikasketa horietara:

  • Gutxienez 17 urte izan beharko dituzu proba egiten den urtean, eta
  • DBHko eduki soziolinguistikoei eta zientifiko-teknologikoei buruzko sarrera-proba gainditu beharko duzu.

Zure jakintzak eta gaitasunak Erdi-mailako Heziketa Zikloko ikasketak aprobetxamenduz egiteko behar bestekoak diren egiaztatzea da probaren helburua.

 

Sarrera-probako edukiak

 

Probaren zatiak Oinarrizko gaitasunak Erreferentziazko gaiak
1. Soziolinguistika
  • Komunikazio linguistikoa
  • Soziala eta herritarra
  • Euskal Hizkuntza edo Gaztelania eta Literatura
  • Gizarte-zientziak
  • Herritartasunerako eta Giza Eskubidetarako Hezkuntza
2. Matematika
  • Matematika
  • Matematika
3. Zientifiko-teknikoa
  • Jakintza eta mundu fisikoarekiko elkarrekintza
  • Natur Zientziak
  • Teknologia


Sarrera-probarako salbuespenak

 

Begira iezaiozu ondoren gaineratu den taulari, eta egiaztatu ezazu sarrera-probako zatiren batez libre gera zaitezkeen.

Libre geratzeko arrazoia
Libre dagoen zatia
Unibertsitatera sartzeko 25 urtetik gorakoentzako proba gainditu izana
Zati guztiak
Goi-mailako Lanbide Heziketan sartzeko proba gainditu izana
Zati guztiak
Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko nahitaezko moduluak gainditu izana
Zientifiko-teknikoa
Erdi mailako titulu bateko gaitasun unitatearekin loturiko bi modulu gainditu dituztenek
Zientifiko-teknikoa
Probak ospatzerakoan Lan Hastapeneko 2. mailan matrikulatuta egon eta kurtsoa gainditu dutenek (salbuespen hau, 2008. eta 2009an bakarrik)
Zientifiko-teknikoa
Profesionaltasun-egiaztagiria edukitzea
Zientifiko-teknikoa
Gutxienez lanaldi osoko urtebeteko lan-esperientzia edo lanaldi horren baliokidea egiaztatzea
Zientifiko-teknikoa
Helduen Hezkuntzako edo Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko Komunikazio atala eta Gizarte atala gaindituta izatea (modulu boluntarioa)
Soziolinguistika
Helduen Hezkuntzako edo Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko atal Zientifiko-Teknologikoa gaindituta izatea (modulu boluntarioa)
Matematika eta zientifiko-teknikoa

 

Erdi-mailako zikloa gainditu ondoren, eta sarrera-proba baten bitartez, Goi-mailako Heziketa Zikloetara sar zaitezke (begiratu Goi Mailako Heziketa Zikoan sartzeko baldintzak Proba bidezko sarreraren bidez)