Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Eraikuntza eta obra zibilak Eraikuntza-obrak antolatzea eta kontrolatzea

Eraikuntza-obrak antolatzea eta kontrolatzea

FamiliaEraikuntza eta obra zibilak
MailaGoi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Batxilergoko titulua edukitzea.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren kurtsoa gainditu izana.
• Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditu izana.
• Edozein unibertsitate-titulazio edukitzea edo horren baliokidea. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean 19 urte, gutxienez, beteta eduki beharko da, edo 18 urte teknikari titulua dutenen kasuan).

  

Lortutako gaitasunak

Obra-tokian eraikuntza eta obra zibila gauzatzeko lanak antolatu, baliabideak kudeatuta, lanak koordinatuta eta egindako obra-unitateak kontrolatuta, kontuan izanik proiektuaren zehaztapenak, obraren plangintza, jasotako jarraibideak, aplikatzekoa den araudia eta kalitatearen, segurtasunaren, laneko osasunaren eta ingurumenaren arloan ezarritako baldintzak. 

Irakaskuntza horiek barnean hartzen dituzte laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jarduerak gauzatzeko behar diren ezaguerak. 

Irteerak

Nire ikasketak amaitutakoan, zer egin dezaket? 

Lan hauek egin: 
• Taldeko buruak eta arduradunak eraikuntzako egitura-obretan. 
• Eraikuntza-obrako arduraduna oro har. 
• Birgaitzeko eta erreformatzeko obretako arduraduna eraikuntzan. 
• Lantegiko burua eta/edo eraikinen akaberako langileen arduraduna. 
• Langileburua eraikinen eraikuntzan. 
• Obra zibileko arduraduna oro har. 
• Lur-mugimenduetako arduraduna. 
• Bide-zoru eta zoladuren arduraduna. 
• Obra zibileko arduraduna eroanbide eta kanalizazioetan. 
• Bulego teknikoko buruaren laguntzailea. 
• Plangintza-egilearen laguntzailea. 
• Kostu-kontroleko teknikariaren laguntzailea. 
• Dokumentu-kontroleko teknikaria. 
• Espezialista zuinketetan. 

Ikasten jarraitu: 
• Espezializazio profesionaleko ikastaroak. 
• Goi-mailako Lanbide Heziketako beste ziklo bat, moduluen baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin, indarrean den araudiari jarraiki. 
• Unibertsitateko irakaskuntzak, baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin, indarrean den araudiari jarraiki. 

Zein dira lanbide-irteerak? 

Profesional honek eraikuntza-enpresa txiki, ertain eta handietan, administrazio publikoetan, arkitektura eta ingeniaritzako ikasketetan eta aholkularitza-bulegoetan betetzen du bere jarduera. 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin? 

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen. 

Formazio plana

• Eraikuntza-egiturak. 
• Eraikuntzako neurketak eta balioespenak. 
• Eraikuntza-zuinketak. 
• Eraikuntzako plangintza. 
• Eraikuntza-obren eta -proiektuen dokumentazioa. 
• Eraikuntza-prozesuak eraikuntzan. 
• Eraikuntza-prozesuak obra zibilean. 
• Eraikuntza-egiturak kontrolatzea. 
• Eraikuntza-obrak gauzatzeko lanak kontrolatzea. 
• Obra zibilak gauzatzeko lanak kontrolatzea. 
• Eraikuntza-obrak birgaitu eta kontserbatzea. 
• Eraikuntza-obrak antolatu eta kontrolatzeko proiektua. 
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. 
• Enpresa eta ekimen sortzailea. 
• Lantokiko prestakuntza.

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
LHII EAGI Goi mailakoaA-D ereduaEgunez