Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Eraikuntza eta obra zibilak Obra Zibileko Proiektuak

Obra Zibileko Proiektuak

FamiliaEraikuntza eta obra zibilak
MailaGoi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Batxilergoko titulua edukitzea.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren kurtsoa gainditu izana.
• Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditu izana.
• Edozein unibertsitate-titulazio edukitzea edo horren baliokidea. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean 19 urte, gutxienez, beteta eduki beharko da, edo 18 urte teknikari titulua dutenen kasuan).

  

Lortutako gaitasunak

• Lurren eta eraikuntzen jasotze-lanak egiteko, aurretiaz datuak hartuta, landa-lana planifikatuta, tresna eta lanabes topografikoak estazioan jarri eta erabilita, erregistratutako informazioa prozesatuta eta dagozkion planoak irudikatuta.
• Obra zibileko eta lurraldearen antolamenduko proiektuei buruzko idatzizko dokumentazioa idazten esku hartzeko, memoriak, baldintzen agiriak, neurketak, aurrekontuak eta eskatutako gainerako azterlanak (segurtasunekoak, osasunekoak eta ingurumenekoak, besteak beste) eginez, eta informatika-aplikazioak erabilita.
• Obra zibileko eta lurraldearen antolamenduko proiektuen dokumentazio grafikoa prestatzeko, haiek zehazteko beharrezko planoak irudikatuz, eta ordenagailuz lagundutako diseinuko informatika-aplikazioak erabilita.
• 2D-ko eta 3D-ko ereduak, planoak eta aurkezpenak egiteko, eta, hala, obra zibileko eta lurraldearen antolamenduko proiektuak errazago bistaratu eta ulertzeko.
• Planak/programak egiteko, etekinei buruzko oinarrizko kalkuluak eginda, eta obra zibileko lanen proiektua idazteko fasea, kontratazio-prozesua eta gauzatze-fasea kontrolatu ahal izateko.
• Segurtasun- eta osasun-planak, eta eraikuntzen eta eraisketen kudeaketa-planak egiteko, proiektuaren dokumentazioa erabilita eta araudia betetzea ziurtatuta.
• Nahitaezko baimenak lortzeko, obra zibileko lanen proiektuarekin eta/edo gauzatzearekin lotuta eskatutako administrazio-izapideak eginda.
• Puntuak, lerrokadurak eta kota altimetrikoak zuinkatzeko, neurketako tresna eta lanabes topografikoak kokatuta eta maneiatuta.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.


Irteerak

Irtenbide laboralak

• Errepideetako delineatzaile proiektugilea.
• Urbanizazioko delineatzaile proiektugilea.
• Obra zibileko delineatzailea.
• Hiri-zerbitzuetako delineatzailea.
• Topografiako praktikoa.
• Lur-jasotzeetako espezialista.
• Eraikuntzen jasotzeetako espezialista.
• Zuinketetako espezialista.
• Aparatista.
• Topografiako delineatzailea.
• Bulego teknikoko buruaren laguntzailea.
• Planifikatzailearen laguntzailea.
• Kostu-kontroleko teknikariaren laguntzailea.
• Dokumentu-kontroleko teknikaria.
• Eraikuntzako maketagilea.
• Fluidoak banatzeko sareen eta sistemen delineatzaile proiektugilea.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

Profesional honek langile autonomo edo soldatako gisa dihardu delineazio-estudioetan, arkitektura- eta ingeniaritza-estudioetan, sustapen-enpresetan, zerbitzu teknikoetako eta aholkularitzako enpresetan, eraikuntza-enpresetan, enpresa emakidadunetan eta ustiapenekoetan, baliabide naturalak ustiatzeko jardueren bidez lurralde-eragin nabarmena duten jardueretan diharduten beste sektore batzuetako enpresetan eta administrazio publikoetan.

 

Beste ikasketak

• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.


Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

 

Formazio plana

 

Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
Obra linealetako proiektuen garapena  120
Hirigintza-proiektuen garapena 180
Enpresa eta ekimen sortzailea 60
Eraikuntza-egiturak 99
Lantokiko prestakuntza 360
Laneko prestakuntza eta orientabidea   99
Ingeles teknikoa 40
Jasotze topografikoak 165
Eraikuntzako neurketak eta balioespenak   99
Eraikuntzako plangintza 80
Obra zibileko proiektua 50
Obra zibileko sareak eta zerbitzuak 99
Eraikuntza-zuinketak 120
Eraikuntza-irudikapenak 330
Hirigintza eta obra zibila 99

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
CIFP Bidasoa LHIIGoi mailakoaA-B-D ereduaEgunezEleanitza (ingelesa)
CIFP Easo Politeknikoa LHIIGoi mailakoaA ereduaEgunez