Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Elektrizitatea eta elektronika Sistema elektroteknikoak eta automatizatuak

Sistema elektroteknikoak eta automatizatuak

FamiliaElektrizitatea eta elektronika
MailaGoi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Batxilergoko titulua edukitzea.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren kurtsoa gainditu izana.
• Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditu izana.
• Edozein unibertsitate-titulazio edukitzea edo horren baliokidea. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean 19 urte, gutxienez, beteta eduki beharko da, edo 18 urte teknikari titulua dutenen kasuan).

  

Lortutako gaitasunak

• Behe tentsioko erregelamendu elektroteknikoaren esparruan, instalazio elektroteknikoak muntatzeko eta mantentzeko lanak kudeatzea eta gainbegiratzea eta proiektuak garatzea. Konpetentziaren beste helburu bat da telekomunikazio-azpiegitura komunen instalazioen mantentze-lanak gainbegiratzea, ezarritako dokumentazio teknikotik, zehaztapenetatik, arauditik eta prozeduretatik abiatuta, funtzionamendua, kalitatea, segurtasuna eta ingurumenaren zaintza ziurtatuta.
• Instalazioei/sistemei buruzko zehaztapenen txostena egitea, proiektuak edo memoria teknikoak prestatzeko datuak lortu ondoren.
• Instalazioen tresneriaren eta elementuen ezaugarri teknikoak kalkulatzea, indarrean dagoen araudia eta bezeroaren eskakizunak betetzeko.
• Instalazioak eta sistemak arauzko zehaztapenen eta jarraibideen arabera konfiguratzea.
• Dokumentazio teknikoa edo obraren ezaugarriak abiapuntu izanik, instalazioen muntaia eta protokoloak planifikatzea.
• Obraren muntaia-programatik eta plan orokorretik abiatuta, instalazioen muntaia abian jartzea.
• Instalazioak muntatzeko prozesuak ikuskatzea, obra-baldintzetara egokitzen diren egiaztatzea eta haien aurrerapena kontrolatzea, enpresaren helburuak betetzeko.
• Instalazioak mantentzeko prozesuak ikuskatzea, denborak eta emaitzen kalitatea kontrolatuta.
• Instalazioak zerbitzuan jartzea, eskakizunak betetzen direla ikuskatu, eta kalitate- eta segurtasun-baldintzak ziurtatu ondoren.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.


Irteerak

Irtenbide laboralak

• Profesional honek batik bat zeregin hauetan diharduten enpresetan garatzen du bere jarduera: eraikinen ingurunean xede bereziak dituzten instalazio elektrikoen, sistema domotiko eta immotikoen instalazioaren, eraikinetako telekomunikazio-azpiegituren, behe tentsioko sare elektrikoen eta sistema automatizatuen muntaia eta mantentze-lanak kudeatu eta ikuskatzea.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

• Proiektu elektroteknikoetako teknikaria.
• Proiektugile elektroteknikoa.
• Eraikinetarako behe-tentsioko instalazio elektroteknikoen koordinatzaile teknikoa.
• Tresneria eta instalazio elektroteknikoak eta automatikoak ikuskatu, egiaztatu eta kontrolatzeko teknikaria.
• Kanpoko argiteria-instalazioak ikuskatzeko teknikaria.
• Eraikinetarako behe-tentsioko instalatzaileen taldeburua.
• Behe-tentsioko sare elektrikoetako eta kanpo-argiteriako koordinatzaile teknikoa.
• Behe-tentsioko banaketa-sare elektrikoetako eta kanpo-argiteriako obren langileburua.
• Behe-tentsioko banaketa-sare elektrikoetako eta kanpo-argiteriako obren arduraduna.
• Behe-tentsioko banaketa-sare elektrikoetako eta kanpo-argiteriako instalatzaileen taldeko burua.
• Banaketa-instalazio elektrikoen eta kanpo-argiteriaren mantentze-lanen kudeatzailea.

 

Beste ikasketak

• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Behe-tentsioko instalatzaile baimendua. Oinarrizko txartela eta espezialitateak.
• Telekomunikazio-tresneria eta -sistemak instalatzea eta mantentzea.

 

Formazio plana

Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
Instalazio domotikoen eta automatikoen konfigurazioa  160
Instalazio elektrikoen konfigurazioa 198
Sare elektrikoen eta transformazio-zentroen garapena 160
Instalazio elektrikoetako dokumentazio teknikoa 66
Enpresa eta ekimen sortzailea 60
Lantokiko prestakuntza 360
Laneko prestakuntza eta orientabidea 99
Instalazio elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko kudeaketa  99
Ingeles teknikoa 40
Telekomunikazio-azpiegitura komunen instalazioetako prozesuak   165
Sistema elektroteknikoetako eta automatizatuetako proiektua 50
Sistema eta zirkuitu elektrikoak 165
Instalazio domotikoetako eta automatikoetako teknikak eta prozesuak   180
Instalazio elektrikoetako teknikak eta prozesuak 198

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
CIFP Gizarte Berrikuntzako LHIIGoi mailakoaD ereduaEgunez
IES Mutriku BHIGoi mailakoaD ereduaEgunez
CIFP Bidasoa LHIIGoi mailakoaA-B-D ereduaEgunezEleanitza + Ethazi