Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Elektrizitatea eta elektronika Mantentze-Lan Elektronikoa

Mantentze-Lan Elektronikoa

FamiliaElektrizitatea eta elektronika
MailaGoi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Batxilergoko titulua edukitzea.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren kurtsoa gainditu izana.
• Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditu izana.
• Edozein unibertsitate-titulazio edukitzea edo horren baliokidea. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean 19 urte, gutxienez, beteta eduki beharko da, edo 18 urte teknikari titulua dutenen kasuan).

  

Lortutako gaitasunak

• Zirkuitu elektronikoak konfiguratzea, blokeko egitura ezagututa.
• Zirkuitu elektroniko analogikoen eta digitalen parametroak kalkulatzea, sarrera/irteerako etapen balioak identifikatuta, baita seinalearen egokitzapenekoak eta tratamendukoak ere.
• Zirkuitu analogiko mikroprogramagarrien eta elektronika digitaleko zirkuitu mikroprogramagarrien funtzionamendua egiaztatzea, neurtzeko tresneria eta analisi eta konfigurazioko software-sistemak erabilita.
• Mantentze-aurrekontua lantzea, alderdi teknikoak eta ekonomikoak erkatuta, irtenbiderik onena eskaintzeko.
• Mantentze zuzentzailerako esku-hartzeak zerbitzu-mailaren arabera antolatzea eta kudeatzea, giza baliabideak eta baliabide materialak optimizatuta.
• Materialen eta tresneriaren hornidura eta biltegiratzea kudeatzea, logistika zehaztuta eta izakinak kontrolatuta.
• Mantentze-lanak egitea, tresneriaren eta sistemen dokumentazio teknikoa eta baldintzak kontuan izanik.
• Tresnerian eta sistemetan disfuntzioak edo matxurak diagnostikatzea, hautemandako sintomak, erabiltzaileak emandako informazioa, informazio teknikoa eta instalazioaren historiala abiapuntu izanik.
• Mantentze prebentibo, zuzentzaile eta prediktiboko prozesuak gainbegiratzea eta/edo gauzatzea, denborak eta emaitzen kalitatea kontrolatuta.
• Tresneria eta sistema elektronikoak zerbitzuan jartzea, eta, horretarako, haren funtzionamendua onarpen-parametro teknikoen barruan dagoela ziurtatzea eta kalitate- eta segurtasun-baldintzak ziurtatzea.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Irteerak

Irtenbide laboralak

    • Irrati- eta telebista-sistemetako tresneria eta ikus-entzunezko produkzio-sistemetako tresneria gainbegiratzeko eta egiaztatzeko teknikaria.
    • Irrati- eta telebista-sistemak eta ikus-entzunezko eta irrati-difusioko produkzio-sistemak konpontzeko eta mantentzeko teknikaria.
    • Irrati-difusioko sistemetako tresneria gainbegiratzeko eta egiaztatzeko teknikaria.
    • Sistema domotikoetako, sistema immotikoetako eta segurtasun elektronikoko sistemetako tresneria gainbegiratzeko eta egiaztatzeko teknikaria.
    • Sistema domotikoak, sistema immotikoak eta segurtasun elektronikoko sistemak konpontzeko eta mantentzeko teknikaria.
    • Sare lokaletako eta sistema telematikoetako tresneria gainbegiratzeko eta egiaztatzeko teknikaria.
    • Sare lokaletako eta sistema telematikoetako tresneria konpontzeko eta mantentzeko teknikaria.
    • Irrati-lotuneetako sistemak gainbegiratzeko, egiaztatzeko eta kontrolatzeko teknikaria.
    • Audio- eta bideo-tresneria profesionala eta industria-tresneria konpontzeko eta mantentzeko teknikaria.

     

    LAN-IRTENBIDEAK:

    Profesional honek telekomunikazio-tresneria eta -sistemak, sistema mikroprozesatuak, banda zabaleko sareak, telematika, irrati-komunikazioak eta audio- eta bideo-tresneria industriala eta profesionala mantentzera eta konpontzera zuzentzen diren zerbitzu-sektoreko enpresa pribatuetan zein publikoetan egiten du lan, norberaren kontura edo besteren kontura.

     

    Beste ikasketak

    • Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
    • Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
    • Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

     

    Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

    • Telekomunikazio-tresneria eta -sistemak instalatzea eta mantentzea.

     

    Formazio plana

    Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
    Zirkuitu elektroniko analogikoak   231
    Enpresa eta ekimen sortzailea 60
    Tresneria mikroprogramagarria 264
    Lantokiko prestakuntza 360
    Laneko prestakuntza eta orientabidea    99
    Mantentze-lan elektronikoen azpiegiturak eta garapena    60
    Ingeles teknikoa 40
    Audio-tresneriaren mantentze-lanak 60
    Elektronika industrialeko tresneriaren mantentze-lanak 198
    Irrati-komunikazioko tresneriaren mantentze-lanak 120
    Bideo-tresneriaren mantentze-lanak 60
    Ahots-eta datu-tresneriaren mantentze-lanak 198
    Mantentze-lan elektronikoen proiektua 50
    Tresneria elektronikoa muntatzeko eta mantentzeko teknikak eta prozesuak 200

    Ikastetxeak

    MailaEreduaEskaintzaGehigarria
    CIFP Bidasoa LHIIGoi mailakoaA-B-D ereduaEgunez
    CIFP Armeria Eskola LHIIGoi mailakoaA-D ereduaEgunez
    CIFP Don Bosco LHIIGoi mailakoaA-D ereduaEgunezEskaintza partziala+Eleanitza+Ethazi