Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Elektrizitatea eta elektronika Automatizazioa eta Robotika Industriala

Automatizazioa eta Robotika Industriala

FamiliaElektrizitatea eta elektronika
MailaGoi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Batxilergoko titulua edukitzea.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren kurtsoa gainditu izana.
• Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditu izana.
• Edozein unibertsitate-titulazio edukitzea edo horren baliokidea. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean 19 urte, gutxienez, beteta eduki beharko da, edo 18 urte teknikari titulua dutenen kasuan).

  

Lortutako gaitasunak

• Instalazio eta sistema automatikoak arauzko zehaztapenen eta jarraibideen arabera konfiguratzea.
• Instalazio automatikoan beharrezkoak diren kableatu eta interkonexioko tresneriak eta elementuak hautatzea, zehaztapenei eta arauzko aginduei jarraituta.
• Kontrol-programak lantzea, zehaztapenen arabera eta instalazioaren ezaugarri funtzionalen arabera.
• Tresneria konfiguratzea eta, horretarako, komunikazio-sareak kontrolatzeko eta kudeatzeko programak garatzea, industria-automatizazioko sistemetako bus estandarren bitartez.
• Instalazio eta sistema automatikoetako planoak eta eskemak lantzea, betiere tresnerien ezaugarriak eta instalazioaren ezaugarri funtzionalak kontuan izanik, eta lagundutako diseinuko informatika-tresnak erabilita.
• Zehaztapenak abiapuntu izanik, instalazio automatikoak abian jartzeko muntaiaren protokoloa, probak eta jarraibideak definitzea.
• Instalazioa dokumentazio teknikoaren arabera zuinkatzea, bere eskumeneko arazoak konponduz eta beste kontingentzia batzuen berri emanez, muntatze-lanen bideragarritasuna ziurtatzeko.
• Sistema automatikoetan instalazio elektriko eta elektronikoekin, kontrolekoekin eta komunikazio-azpiegiturekin lotzen diren tresnak eta elementuak gainbegiratzea eta/edo muntatzea.
• Instalazioak eta tresneria gainbegiratzea eta/edo mantentzea, eta, horretarako, egiaztapen-eragiketak egitea, matxurak aurkitzea, doitzea eta elementuak ordeztea, funtzionamendua berrezartzeko.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.


Irteerak

Irtenbide laboralak

• Automatizazio industrialeko sistemak muntatzeko eta mantentzeko lanak gainbegiratzen dituen taldeko burua.
• Aparatu, koadro eta tresneria elektronikoen egiaztatzailea.
• Lantegi elektromekanikoko taldeko burua.
• Automatizazio industrialeko sistemak mantentzeko lanen antolamenduko teknikaria.
• Automatizazio industrialeko sistemak abian jartzeko teknikaria.
• Automatizazio industrialeko sistemetako kontrol-sistemen proiektugilea.
• Automatizazio industrialeko sistemetako neurketa- eta erregulazio-sistemen proiektugilea.
• Automatizazio industrialeko sistemetan, komunikazio-sareen proiektugilea.
• Robot industrialen programatzaile kontrolatzailea.
• Kontrol elektrikoko sistemen diseinuko teknikaria.
• Automatizazio industrialean integratutako zirkuituen eta sistemen diseinatzailea.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

Profesional honek sistema automatiko industrialekin lotzen diren enpresa publikoetan eta pribatuetan egiten du lan, automatizazio industrialeko sistemak diseinatzearen, muntatzearen eta mantentzearen arloetan.

     

    Beste ikasketak

    • Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
    • Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
    • Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

     

    Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

    Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

     

    Formazio plana

    Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
    Industria-komunikazioak    140
    Dokumentazio teknikoa 99
    Enpresa eta ekimen sortzailea   60
    Lantokiko prestakuntza 360
    Laneko prestakuntza eta orientabidea 99
    Industria-informatika 99
    Ingeles teknikoa 40
    Automatizazio industrialeko sistemen integrazioa    140
    Automatizazioko eta robotika industrialeko proiektua   50
    Industria-robotika 100
    Neurketa- eta erregulazio-sistemak 165
    Potentzia-sistemak 198
    Sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak 165
    Sistema programagarri aurreratuak 120
    Sistema sekuentzial programagarriak 165

    Ikastetxeak

    MailaEreduaEskaintzaGehigarria
    CIFP Miguel Altuna LHIIGoi mailakoaA-B-D ereduaEgunezEleanitza Ingelesa+Heziketa DUALA+Ethazi
    CIFP Tolosaldea LHIIGoi mailakoaD ereduaEgunezEleanitza + Ethazi
    CIFP Armeria Eskola LHIIGoi mailakoaA-D ereduaEgunezEleanitza Ingelesa
    CIFP Usurbil LHIIGoi mailakoaA-D ereduaEgunez
    CIFP Easo Politeknikoa LHIIGoi mailakoaA-D ereduaEgunezEskaintza partziala