Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Administrazioa eta kudeaketa Administrazioa eta finantzak

Administrazioa eta finantzak

FamiliaAdministrazioa eta kudeaketa
MailaGoi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Batxilergoko titulua edukitzea.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitateko bigarren kurtsoa gainditu izana.
• Goi-mailako teknikari edo teknikari espezialista titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) gainditu izana.
• Edozein unibertsitate-titulazio edukitzea edo horren baliokidea. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean 19 urte, gutxienez, beteta eduki beharko da, edo 18 urte teknikari titulua dutenen kasuan).

  

Lortutako gaitasunak

• Enpresaren informazio-zirkuituetako barne- edo kanpo-komunikazioak edo -dokumentuak bideratzea.
• Jasotako aginduak, lortutako informazioa eta/edo hautemandako beharrak abiapuntu izanik, dokumentuak eta komunikazioak lantzea.
• Komunikazioak eta dokumentuak sailkatzea, erregistratzea eta artxibatzea, teknika egokien arabera eta enpresan ezarritako parametroen arabera.
• Enpresaren administrazio-izapideen prozesuak kudeatzea, merkataritzaren, finantzaren, kontabilitatearen eta zergen arloetan, betiere horien ikuspegi integratzailearekin.
• Enpresaren kontabilitate-kudeaketa eta kudeaketa fiskala egitea, administrazio-prozesuen eta -prozeduren arabera eta indarrean dagoen araudia aplikatuta, segurtasun- eta kalitate-baldintzetan.
• Diruzaintzako kudeaketa, finantza-baliabideen lorpena eta inbertsio-proiektuen bideragarritasunari buruzko azterlana gainbegiratzea, ezarritako arauei eta protokoloei jarraituta.
• Enpresako langileen administrazio-kudeaketa antolatzea eta gainbegiratzea, indarrean dagoen lan-araudira eta ezarritako protokoloetara egokituta.
• Merkataritza-prozesuen administrazio-kudeaketa egitea, eta, horretarako, dokumentazio-zereginak egitea, baita hornitzaileekin negoziatzeko jarduerak, aholkularitza-jarduerak eta bezeroekin  harremanetan izateko jarduerak ere.
• Dokumentuak organismoetan eta administrazio publikoetan aurkeztean administrazio-kudeaketak finkatutako epean eta moduan egitea eta bideratzea.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.


Irteerak

Irtenbide laboralak

• Bulegoko administraria.
• Merkataritzako administraria.
• Finantza-administraria.
• Kontabilitate-administraria.
• Logistika-administraria.
• Banku eta aseguruetako administraria.
• Giza baliabideetako administraria.
• Administrazio publikoko administraria.
• Aholkularitza juridiko edo fiskaletako edo kontabilitate- edo lan-aholkularitzetako, edo gestorietako administraria.
• Kobrantzen kudeaketako teknikaria.
• Bezeroenganako arretako arduraduna.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

Profesional honek enpresa handietan, ertainetan eta txikietan egingo du lan -edozein jarduera-sektoretan, baina batez ere zerbitzu-sektorekoetan-, baita administrazio publikoetan ere. Enpresa eta erakunde horietan, administrazio-zereginak egiten ditu lanaren, merkataritzaren, kontabilitatearen eta zergen arloko kudeaketan eta aholkularitzan. Zerbitzua eta arreta eskaintzen die bezeroei eta hiritarrei, administrazio-izapideak egiten ditu administrazio publikoekin, eta enpresaren artxiboa eta komunikazioak kudeatzen ditu.

Norberaren konturako langileak izan daitezke, norberaren enpresaren kudeaketa eginez edo jarduera ekonomiko baten jardun librearen bitartez, hala nola finantza-aholkularitza batean, lan-aholkularitza batean edo proiektu-estudio batean.

 

Beste ikasketak

• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

 

Formazio plana

 

Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
Komunikazioa eta bezeroarenganako arreta  132
Kontabilitatea eta fiskalitatea 180
Lantokiko prestakuntza 360
Laneko prestakuntza eta orientabidea 99
Dokumentazio juridikoaren eta enpresakoaren kudeaketa     100
Giza baliabideen kudeaketa 99
Finantza-kudeaketa 120
Logistikako eta merkataritzako kudeaketa 80
Ingelesa 132
Bulegotika eta informazioaren prozesua 231
Merkataritza-jardueraren prozesua integrala 198
Administrazio-eta finantza-proiektua 50
Giza baliabideak eta erantzukizun sozial korporatiboa 99
Enpresa-simulazioa 120

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
IES Zubiri - Manteo BHIGoi mailakoaA-D ereduaEgunezEskaintza partziala+Eleanitza Ingelesa+Heziketa DUALA
IES Zumaia BHIGoi mailakoaD ereduaEgunez
IES Izarraitz Lanbide Heziketa BHIGoi mailakoaD ereduaEgunez
CIFP Miguel Altuna LHIIGoi mailakoaD ereduaEgunezEleanitza Ingelesa+Heziketa DUALA+Ethazi
IES Uni Eibar - Ermua BHIGoi mailakoaA-D ereduaEgunezEskeintza Partziala
IES Mutriku BHIGoi mailakoaD ereduaEgunez
CIFP Tolosaldea LHIIGoi mailakoaD ereduaEgunezEthazi
CIFP Meka LHIIGoi mailakoaA-D ereduaEgunezEleanitza ingelesa+Ethazi