Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua Hezkuntza Zikloak Administrazioa eta kudeaketa Administrazio kudeaketa

Administrazio kudeaketa

FamiliaAdministrazioa eta kudeaketa
MailaErdi mailakoa
Duracion2000 ordu

Betebeharrak

Zuzeneko sarrera

• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo ikasketa-maila handiagoko titulua edukitzea.
• Teknikari edo teknikari laguntzaile titulua edukitzea, edo ondorio akademikoetarako baliokidea den besteren bat.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztunaren (BBB) bigarren kurtsoa gainditu izana. 


Azterketa bidezko sarrera (aurreko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat)

• Erdi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba gainditu izana (proba egiten den urtean hamazazpi urte, gutxienez, beteta eduki beharko da).

  

Lortutako gaitasunak

Administrazio-laguntzako jarduerak egitea lanaren, kontabilitatearen, merkataritzaren, finantzen eta zergen alorrean, eta bezeroari/erabiltzaileari arreta ematea, enpresa publikoetan zein enpresa pribatuetan, betiere indarrean dagoen araudia eta kalitate-protokoloak aplikatuz, bezeroaren gogobetetasuna ziurtatuz eta laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko arauen arabera jardunez.

• Enpresaren informazio-zirkuituetako barne- edo kanpo-komunikazioak edo -dokumentuak bideratzeko.
• Jasotako aginduak edo lortutako informazioa abiapuntu izanik, dokumentuak eta komunikazioak lantzeko.
• Komunikazioak eta dokumentuak sailkatzeko, erregistratzeko eta artxibatzeko, teknika egokien arabera eta enpresan ezarritako parametroen arabera.
• Enpresaren operatiboari dagokion euskarri-dokumentazioa kontabilitate-mailan erregistratzeko, betiere segurtasun eta kalitateko baldintzetan.
• Diruzaintzako administrazio-kudeaketak egiteko gerentziak ezarritako arauei eta protokoloei jarraituz, antolakundearen likideziari eustearren.
• Enpresaren giza baliabideen hautespen- eta prestakuntza-arloetako administrazio-kudeaketak egiteko, indarrean dagoen araudia eta enpresa-politika kontuan izanik eta saileko goi-arduradunaren gainbegiratupean.
• Enpresaren lan-kudeaketaren arloan administrazio-laguntza emateko, indarrean dagoen araudia betez eta saileko goi-arduradunaren gainbegiratupean.
• Merkataritza-jardueraren administrazio-kudeaketak egiteko, eta ondoriozko zerga-betebehar jakin batzuen euskarri-dokumentazioa erregistratzeko.
• Administrazioaren eta merkataritzaren esparruan bezeroari/erabiltzaileari arreta emateko jarduerak betetzeko, enpresaren/erakundearen irudiarekin lotzen diren eta ezartzen diren kalitate-mailak ziurtatuz.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.


Irteerak

 

Irtenbide laboralak

• Administrari laguntzailea.
• Bulegoko laguntzailea.
• Kobrantza eta ordainketetako administrari laguntzailea.
• Merkataritzako administraria.
• Langileen kudeaketako administrari laguntzailea.
• Herri-administrazioetako administrari laguntzailea.
• Harreragilea.
• Bezeroen arretarako enplegatua.
• Diruzaintzako enplegatua.
• Ordainbideetako enplegatua.

 

LAN-IRTENBIDEAK:

Profesional honek herri-administrazioetan zein edozein jarduera-sektoretako eta, batik bat, zerbitzu-sektoreko enpresa txikietan, ertainetan edo handietan egingo du lan. Administrazio-laguntza eskainiko du enpresa eta erakunde horietako administrazio eta kudeaketako zereginetan, eta arreta emango die bezeroei eta herritarrei.

 

Beste ikasketak

• Goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba egiteko prestaketarekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

 

Formazio plana

 

Modulua (ikasgaia)gutxigorabeherako orduak
Enpresa-komunikazioa eta bezeroarentzako arreta

165

Enpresa eta Administrazioa

105

Enpresa ikasgelan

168

Diruzaintza-kudeaketako eragiketa osagarriak

147

Giza baliabideetako administrazio-eragiketak

132

Informazioaren informatika-tratamendua

264

Ingelesa

165

Kontabilitate-teknika

132

Kontabilitate-dokumentazioaren tratamendua

105

Laneko prestakuntza eta orientabidea

105

Lantokiko prestakuntza

380

Salerosketako administrazio-eragiketak

132

Ikastetxeak

MailaEreduaEskaintzaGehigarria
IES Zubiri - Manteo BHIErdi mailakoaA-D ereduaEgunezHeziketa DUALA
CIFP Meka LHIIErdi mailakoaA-D ereduaEgunezEthazi
CIFP Miguel Altuna LHIIErdi mailakoaD ereduaEgunezHeziketa DUALA
IES Uni Eibar - Ermua BHIErdi mailakoaA ereduaEgunez
CIFP Usurbil LHIIErdi mailakoaA-B-D ereduaEgunez
IES Plaiaundi BHIErdi mailakoaB ereduaEgunez