Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eman Hegoak Euskarari

Eman Hegoak Euskarari

2016/01/25

HAKOBAko kide diren Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, Bilbo, Donostia eta Gasteizko Udalek, eta EUDELek bat eginda sustatutako ekimena da Euskararen txantxangorriarena. Hori bai, nahiz eta erakunde hauek ekimena bultzatu duten, txantxangorria gizarte guztiarena da. 

Zigilu bateratu horren irudia txantxangorri  bat da, eta horren asmoa, euskara erabiltzeko gonbidapena egitea herritar guztiei; euskaldunak aktibatzea, euskararen erabilera gero eta gehiago heda dadin eremu publikoetan; erabiltzaileak animatzea, ea denon artean ahalik eta erarik naturalean areagotzen dugun euskararen erabilera. 

Herri erakundeetako bulegoetan, era guztietako eraikin publikoetan, garraio zerbitzuetan, osasun zerbitzuetan, ikastetxeetan, enpresetan, finantza entitateetan, merkatal guneetan, hedabideetan, kirol instalazioetan, unibertsitateetan… ikusgai egotea da helburua. 

Kanpaina  handia  eta  garrantzitsua  da  abian jartzera  doana, erakundeena,   ekimen  pribatuarena,   denona,  euskaldunena,   euskaldun   guztiena,  eta arrakasta izango badu, behar-beharrezkoa da udalen inplikazioa. 

Herri-administrazioek euskararen aldeko apustu garbia egin dugu aspaldi, ahaleginak egin ditugu urte hauetan guztietan euskararen normalizazioa lortzeko, eta ziur gaude euskararen erabilera sustatu nahi den honetan bide beretik jarraituko duzuela. 

Irudi Korporatiboa Deskargatu 

PDF FORMATUA
PNG FORMATUA



Gezian klik  Patxi Baztarrika Galparsoro, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak,  Euskararen Txantxangorriaz idatzi du bere webgunean.