Hemen zaude: Hasiera Albisteak 22. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea

22. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea

2016/10/13

EUSKALITek 22. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea koordinatzen du Euskadin azaroaren 7 eta 18 bitartean. Joan den urtean 3.400 pertsona bildu zituzten 60 ekitaldi antolatu ziren, 78 antolatzaileren esku. Aurten goiburua honako hau da “Lehiakortasuna lortzeko Balioak eta Kudeaketa Aurreratua”. Euskadin, gai honen inguruko esperientzien berri izateko aukera ugari

ditugu, aurten gainera BILTZARRA gehitzen da, Astearen barruan Bilboko Euskalduna Jauregian izango dena, azaroaren 7tik 11ra.

Azaroak 10a, IKASLAN GIPUZKOAk TKNIKArekin batera, antolatzaile bezala parte hartuko dugu Berrikuntza Kudeaketako proiektueei lotutako gaiekin (LH Zentroen gaitasun berritzailea).

Aste horretako egun bakoitzak Kudeaketa Aurreratuaren elementu bat izango du ardatz: Estrategia, Bezeroak, Pertsonak, Berrikuntza eta Gizartea.

 

Gezian klik Liburuxka nabigagarria

Gezian klik Web egutegia