Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea

Erasmus+/Global Training

ERASMUS +

erasmus+.jpg

GLOBAL TRAINING

globaltraining1.jpg

ERASMUS + 2022

Ukraniako berriak: 

http://www.sepie.es/ucrania.html.

IKASLAN Gipuzkoa, Araba eta Bizakaiak nazioarte mailan, ERASMUS+ programan Oinarrizko Lanbide Heziketako, Erdi Mailako eta Goi Mailako ikasleen parte hartzeak, lehentasunezko lekua betetzen du.

Erasmus+ programak ikasleen mugikortasunez gain, tutoreek, hezitzaileek, arlo desberdinetako arduradunek, proiektu desberdinen bidez, beste herrialdeetan Lanbide Heziketaren garapenaren maila ezagutzeko aukera izango dute.

Era berean, beste herrialdeetako ikasleak, irakasleak eta hezitzaileak Euskal Herriko Lanbide Heziketako garapena ezagutzeko, edota gure inguruan dauden enpresetan lantokiko praktikak garatzeko gonbidapena luzatzen zaie ikastetxeetatik.

Ikusi bideoa:

ERASMUS+.jpg

Lanbide Heziketako ikastetxe publikoetako ikasleek, hiru hilabeteetan, beren lanbide-profilarekin lotutako praktikak egiten dituzte  atzerriko enpresetan.

  Ikaslan,  Euskadiko Lanbide-Heziketako ikastetxe publikoak,  sareko 400 ikasle Europako enpresetara joaten dira urtero  martxoan hasi eta maiatzera bitartean, Lantokiko Praktikak egin, eta  ikasi duten heziketa-zikloaren titulua lortzeko azkenko pausua emanez:

Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Danimarka, Estonia, Frantzia, Grezia, Irlanda, Italia, Malta, Portugal, Erresuma Batua edo Txekiar Errepublika dira gazteek hartuko dituzten herrialdeak.

 Bekadun guztiek izaten aukera doazen herrialdeko hizkuntzari eta kulturari buruzko on line ikastaroa  egiteko, enpresan praktikak egin  aurretik.

 Gazteentzat esperientzia pertsonal eta profesional aberasgarria  da, eta partehartzaileen % 30ari enpresek kontratatuta jarraitzeko aukera ematen die.

 Gehienetan , atzerriko enpresetan egindako egonaldiak  aparteko motibazioa ematen die, eta Euskal Herrira itzultzean, lanbide Heziketako ikasketa gehiago egitera animatzen dira.

 Ikaslan, Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen sarea, duela 20 urte hasi zen Europako proiektuaren kudeaketa lanean, eta 4000 gaztek baino gehiagok osatu dute beren prestakuntza atzerriko herrialde batean.

 Urtero egiten da Erasmus+ ekitaldia atzerrira doazen ikasleei informazioa dokumentazioa emateko: Ikusi Bideoa 

Lanbide heziketako, Erasmus+ Ikaslan Mobility,  proiektuan parte hartu nahi izanez gero Ikaslaneko ikastetxe batean matrikulatuta egotea derrigorrezkoa da.

Informazio Gehiago: 

Global Training 2022

Informazio guztia hemen.

Martxan  da Global Training 2022 beken deialdia. 30 urte baino gutxiago izatea eta Goi-mailako Lanbide Heziketako Titulua edo Unibertsitate-titulazioa  duten Euskadiko gazteei zuzenduta.

GLOBAL TRAINING beketan aurreinskripzioa egiteko epea zabaldu dela.

Beka hauek aukera ematen dute atzerrian profesionalki trebatzen jarraitzeko, enpresan ordaindutako praktikak eginez 6 hilabetez.

 Webgune honetan daukazue behar duzuen informazio guztia:

 https://www.gazteakatzerrian.eus  

AFM-ek eta IKASLAN-ek, atzerrian lan egiteko 80 beka Global Training eskaintzen dituzte. Beka hauek euskaldun gazte tituludunei zuzenduak daude (unibertsitarioa eta goi mailako lanbide-heziketa) eta atzerrian 6 eta 12 hilabete artean praktika ordainduak egiteko aukera eskaintzen dute.

Beka hauek Basque Trade & Investment (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia), SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritzaren ekimen bat dira, gazte euskaldunek atzerriko enpresa eta erakundeetan formazio praktikoaren bitartez gaitasunak lor ditzaten.

globaltraining1.jpg Baldintzak

Informa zaitez Global Training beken ezaugarri eta bete beharreko betekizunei buruz, edota autaketa prozesu eta epeari buruz.

Jarraitu irakurtzen

Eskaera

Informa zaitez bekaren eskaera bideratzeko beharrezkoa den dokumentazioari buruz. Gainera, atal honetan eskaeren egoera ikusi ahal izango duzu.

Beka eskuragarriak

Informa zaitez eskaintzen ditugun 80 Global Training bekei buruz. 

Jarraitu irakurtzen

Ikusi Zerrenda:  https://www.globaltraining.eus/es/becas.html 

Informazio gehiago: https://www.globaltraining.eus/eu/index.html

gv_spriKudeatzaileak:logosAFM_ikaslan

I

Ikaslan mobility                 VET Mobility.jpg                    Erasmus+.JPG               logosAFM_ikaslan