Hemen zaude: Hasiera Nor gara Aurkezpena eta historia

Aurkezpena eta historia

Ongi etorri IKASLAN GIPUZKOA Lanbide Heziketako Institutu Publikoetako zuzendarien elkartera.

1993ko Martxoaren 31a zen, Ikaslan Gipuzkoa Bergarako Altzasu Elkartean sortu zen eguna.

Ikaslan aurkezpen eta historia 1

 

Garai haietan, Gipuzkoan Lanbide Heziketako 19 ikastetxe publiko zeuden eta hauetako 14 zuzendariek

Ikaslan Gipuzkoa elkartea sortzea erabaki zuten indarrak batu eta elkarrekin lan zentroetan euren interesak defendatzeko ideiarekin.

 

IKASLAN hitzak, hain loturik dauden bi iharduera “Ikasi eta lana” laburbiltzetik dator, formakuntza on bat balore profesional garrantzitsua bait da gaur egunean.

 

 

Urte hauetako proiekturik garrantzitsuenetakoak:

  • -SAREKA: 1996an Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin sinatua Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako ikastetxe publikoetako kalitatea etengabe hobetzeko. 32 ikastetxek ISO zertifikatua lortu zuten eta 5 ikastetxek “Zilarrezko Q” saria.
  • -GARATU: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin sinatua 1996an. Kalitatezko ikastaro tekniko asko antolatu ziren, irakaslegoak konpetentzi berriak lortuz. Ikasleek eta enpresetako langileek formakuntza eguneratua eta egokiagoa jaso zuten.
  • -LANEKI: Ikaslan Gipuzkoa, Ikaslan Bizkaia, Ikaslan Araba eta Hetelen artean sortu zen eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin hitzarmena sinatu zen ziklo formatibo guztietan kalitatezko material didaktikoak euskaraz izateko.
  • -EUROPEAR Programak: 1993tik 1996ra PETRA izeneko programaren bidez, LHko espezialitate desberdinetako 100 bat ikaslek izan zuten lantokiko praktikak atzerrian egiteko aukera. Ikasle hauetatik batzuk beren bizimodua bertan antolatu zuten.
  • 1996an, programak LEONARDO izena hartu zuen. Egun ikastetxe gehienek proiektu europarrak prestatu eta garatzen dituzte.
  • -EUSKALHERRIRANTZ: Hetelekin batera Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako hitzarmena. Argentinan edo Venezuelan jaio baina bere arbasoak euskaldunak dituzten ikasleak, Gipuzkoa, Bizkaia edo Arabako ikastetxetan, Lanbide Heziketako ziklo formatiboak ikasteko aukera ematen zitzaien. Horrela 2002-03 ikasturtean 40 ikasle etorri ziren eta 2003-04 ikasturtean beste 60 ikasle.
  • -ELKARLANEAN: Hetel, Lanhez, Bihe-koekin Foru Aldundiko Ekonomia Sailarekin osaturiko elkarkidetza taldea, Aldundiak garatu nahi zituen proiektuak koordinatzeko. Proiektu honen barne Ikaslan partehartze garrantzitsua izan du ikastetxeekin, txekenbide, emaweb, emaweb+, e-sustapen, g+b proiektuak, e-gelak, urrats, premia, e.a. Ikaslan Gipuzkoa, Hetel eta Lanhez-ekin batera Adegirekin definitutako elkarkidetza plana Lanbide Heziketa indartzeko.
  • -HEZKUNTEK: Hetel, Seaska eta Iparraldeko enpresari talde batekin batera daramagun proiektua. Batxilergoa euskaraz ikasi duten Iparraldeko ikasleek, Hegoaldean LHko Goi Mailako zikloak euskaraz ikasteko aukera izan dezaten.
  • -Ikaslan Gipuzkoa, Ikaslan Bizkaia, Ikaslan Araba eta Hetel-ekin batera HOBETUZekin egindako bilerak Kalitatezko Etengabeko formakuntza ematerakoan, gure ikastetxeak erreferenteak izan daitezen.
  • -VETPRO (Vocational Education and Training Professional): 48 parte hartzaile eta 6 europear norabideak. Lanbide-heziketako eta/edo giza baliabideetako arduradunak. Talde horren barruan sartzen dira irakasleak, prestatzaileak, Lanbide-heziketako pertsonak, orientazio-aholkulariak, ikastetxeetako arduradunak eta enpresetan prestakuntza planifikatzeaz eta Lanbide-orientazioa eskaintzeaz arduratzen direnak.
  • -ADIMEN EMOZIONALA: Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Departamentuak sustaturiko proiektua da, eta horren kudeaketan Ikaslan Gipuzkoak hartzen du parte. Ikuspegi integratzaile batetik Gipuzkoan garaturiko esperientzia pilotua da, eta hezkuntza-sistema, familiak, enpresa-ingurunea eta eremu soziokomunitarioa “irakasleen rol berriaren” kontzeptuaren erantzunkide egitea du helburu, horretarako, “ikaskuntza emozionala eta soziala” irakaskuntza/ikaskuntzako prozesuetan txertatuz.
  • -RAINOVA: Proiektu honetan 16 partaideak lan egin dute (unibertsitate bat, berrikuntza zentro pare bat, ikastetxeen elkarteak, enpresak eta formakuntzako zentroek) berrikuntza kudeatzeko, Lanbide heziketan zein enpresa txikietan, eredu berri bat sortzeko. Proiektu honetan baita Txinako eta Canadako bi partaide egon dira lanean.