Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza Prestakuntza Arautua

Prestakuntza Arautua

ZIKLO BAT EGITEKO MODUA

 

  1. 1) HASIERAKO PRESTAKUNTZA: Modu jarraituan egiten da, zuzeneko modalitatean, 2 ikasturtetan, ziklo bakoitza osatzen duten modulu guztiekin. LP modulua ere egin behar da, salbu eta baliozkotzea lortzen bada. LHko zikloa esan ohi zaio.

 

  1. Gezian klikHeziketa Zikloak

 

  1. 2) ESKAINTZA PARTZIALA: Zuzeneko modalitatean egiten da, 2 ikasturte baino epe luzeagoz, eta ikaslea interesatzen zaizkion moduluetan soilik matrikulatzen da. LP modulua ere egin behar da, salbu eta baliozkotzea lortzen bada.
  2. Prestakuntza eta lana edo beste jarduera batzuk errazago uztartzeko daude pentsatuta ordutegiak. Arratsaldeko eta langileentzako LHko zikloa esan ohi zaio.

 

  1. Gezian klikEskaintza Partziala

 

  1. 3) URRUTIKO PRESTAKUNTZA: Urrutiko modalitatean egiten da, baliabide informatikoen bidez, ikasleak modulu horien zati praktikoa ikasteko ikastetxera joan behar duen orduen ehunekoa salbu. Ikaslea interesatzen zaizkion moduluetan matrikulatu daiteke. LP modulua ere egin behar d, salbu eta baliozkotzea lortzen bada. Modulu bakoitzean, ikasleak tutore jakin bat du: hark bidaltzen dizkio egin beharreko lanak, eta hark zuzentzen eta ebaluatzen ditu lanak. Onlineko LH esan ohi zaio.

 

  1. Gezian klikUrrutiko Prestakuntza

 

  1. 4) SARBIDE PROBA: Erdi-Mailako eta Goi-Mailako zikloetara sartzeko proba bat da.

 

  1. Gezian klikSarbide Proba

 

  1. 5) Oinarrizko Lanbide Heziketa: 8/2013 Lege Organikoaren bidez (LOMCE), Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak sortu ziren hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren barruan, ikasleek hezkuntza-sisteman jarrai dezaten laguntzeko eta garapen pertsonal eta profesionalerako aukera gehiago eskaintzeko.

 

  1. Gezian klikOinarrizko Lanbide Heziketa