Hemen zaude: Hasiera Hezkuntza Eskaintza LH Enpresekiko harreman zuzena

LH Enpresekiko harreman zuzena

Enpresekiko harremana heziketan zehar

 

A) LP modulua (Derrigorrezko praktikak enpresan, LHn: hasierakoan, partzialean eta urrutikoan).

Modulu honen helburu nagusia da, gutxi gorabehera 400 orduko iraupenarekin, ikasleak enpresaren eguneroko funtzionamendua ikas dezan, eta tutore batek gidatuta lanbide batean jardunez, tituluan ezarritako ezagutzak, trebetasunak eta abileziak guztiz eskuratzea.

Modulu hau egin daiteke:

- Euskal Herriko enpresetan.

- Europako enpresetan. Erasmus eta Leonardo programak (orain, Erasmus Plus).

Azken ikasturte honetan, Ikaslanen ikastetxeetako ia 500ikaslek izan dute aukera Europako 22 herrialdetan praktikak egiteko.

Erasmus Plus bekari esker, ikasleek praktikak egiten dituzte beren espezialitateko enpresetan, 3 hilabetez, eta prestakuntza jasotzen dute praktikak egitera doazen herrialdeko hizkuntza ikasteko.

 

B) Erregimeneko Lanbide-Ikas-ekinezko Heziketa Duala

Prestakuntza-programa honekin, ikasleak zentroko prestakuntza eta enpresakoa bateratu ahal izango ditu. Ikasleak, prestakuntza-ziklo bakoitzaren konpetentzia teknikoak eta zeharkako gaitasunak eskuratzeaz gain (taldean lan egitea, ekimena izatea, erantzukizunak hartzea...), egiten ari den prestakuntza-zikloaren lanbide-familiari dagokion ekoizpen-ingurunearen gaineko ezagutza handiagoa ere ziango du.

Ikasturte honetan, 228 ikasle baliatu dira aukera horretaz, 176 enpresatan guztira.

 

C)Lehen Aukera programa

Titulazioa lortu duten pertsonentzat da programa, eta 3 hilabeteko beka bati esker, jarduera profesional bat egin ahal izango dute beren espezializazio-sektoreko enpresa batean.