Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea

Proba Libreak 2018

 

Teknikariaren edo goi-mailako teknikariaren titulua lortu nahi baduzu, gainditu nahi duzun/dituzun modulura/moduluetara aurkez zaitezke (nahi baduzu, prestakuntza-ziklo osora aurkez zaitezke), proba libre balia ditzakezu.

 

Erdi-mailako Heziketa Zikloak

  • 18 urte izan beharko duzu, edo urte natural horretan 18 urte bete beharko dituzu, eta o
  • ndorengo ikasketaren bat eduki beharko duzu:

 

- Bigarren Hezkuntza edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulazio izatea

- Teknikari edo teknikari laguntzaile titulua izatea

- BBBko edo IEEko 2. maila gainditua izana

- Arte Aplikatu eta Lanbide Artistikoko 1963ko planeko ikasketen hirugarren maila gainditu izana. edo komunetako bigarren maila esperimentala

- Ikasketa-ondorioetarako goikoen baliokidetzat jo den beste ikesketaren bat gainditu izana

- Erdi mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko probak gainditu izana

- Hogeita bost urtetik gorakoek unibertsitatean sartzeko duten proba gainditu izana

 

Goi-mailako Heziketa Zikloak

  • 20 urte beteta izan beharko duzu edo proba egiten den urte naturalean, edo 19 urte baldin eta Teknikari titulua baduzu eta o
  • ndorengo ikasketaren bat eduki beharko duzu:

 

- Batxilergoko titulua izatea

- Batxilergo Esperimentaleko bigarren maila gainditua izatea

- UBI edo Unibertsitate Aurrekoa gainditu izana

- Unibertsitate titulu bat edo pareko bat izatea

- Goi-mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko probak gainditu izana

- Hogeita bost urtetik gorakoek unibertsitatean sartzeko duten proba gainditu izana

 

*LOGSE Titutlu batean matrikulatzeko: Aldez aurretik matrikulatuta egon diren ikasleentzat dira proba hauek, edo, bestela, aldez aurretik titulua lortzeko probetara aurkeztu direnentzat.

*LOE Titulu batean matrikulatzeko (hauetako baten bat):

-Aldez aurretik matrikulatuta egon eta aurrez aurreko erregimeneko deialdi-kopurua agortu dutenak.

-Egin ahal izateko eskakizunak betez, uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan ezarritako proben bidez gutxienez lanbide-kualifikazio bat egiaztatu dutenak (errege-dekretu horren bitartez, laneko esperientziaren bidez eskuratutako lanbide-gaitasunak aitortzen dira).

 

 

Proba libreak izango duten tituluen zerrenda

Gaur egun gure Erkidegoan Lanbide Heziketako hainbat Titulu Hezkuntzako Lege Organikoan (LOE) dute babes; beste Titulu batzuek, berriz, LOGSEk babesten ditu, azken hauek iraungitzeko bidean daudenak.

LOE Tituluak

Aldez aurretik matrikulatuta egon diren eta aurrez aurreko erregimeneko deialdi-kopurua agortu duten ikasleentzat dira proba hauek. Horretaz gain baldintza akademikoak eta adinari dagozkionak bete beharko dituzte

Proba libreetarako LOE titulu-zerrenda

 

Iraungitzeko bidean dauden LOGSE tituluak

Aldez aurretik matrikulatuta egon diren eta aurrez aurreko erregimeneko deialdi-kopurua agortu duten ikasleentzat dira proba libreak. Horretaz gain baldintza akademikoak eta adinari dagozkionak bete beharko dituzte.

Azken deialdi librea geratzen deneko LOGSEko tituluak

    *Ikasle berak ezin izango du ikasturte berean matrikulatu teknikariaren eta goi-mailako teknikariaren tituluak lortzeko probetan Autonomia-Erkidego batean baino gehiagotan. Baldintza hori ez betetzeak matrikula deuseztatzea ekarriko du berekin.

    EHAA-2017ko abenduaren 13a, 2017ko azaroaren 14ko Ebazpena

     

     

    Matrikula epea

    Matrikula 2018ko martxoaren 5etik 16ra bitartean egin beharko da, bi egun horiek barne.

    2018ko apririlaren 23an, ikusgai tasa ordaindu duten pertsonen zerrenda.

    Zerrenda horretan egon litezkeen akatsak zuzentzeko, epe bat irekiko da kaltetuek ERREKLAMAZIOAK jar ditzaten, eta epe hori 2018ko maiatzaren 11an amaituko da.

    2018ko maiatzaren 28an, ikusgai matrikulatu eta azterketa egiteko eskubidea ordaindu duten pertsonen behin betiko zerrenda.

    Probak 2018ko ekainaren 4tik 22ra bitartean -bi egun horiek barne- egingo dira, ikastetxe bakoitzak ezartzen duen egutegira egokituz.

     

     

    Tasak ordaintzea

    • Azterketa-eskubideak ordaintzeko azken eguna 2018ko apirilaren 10a izango da .
    • Matrikulak balioa izan dezan, azterketa egiteko eskubideei dagokien tasa ordaindu beharko da

     

     

    Matrikula egin ahal izango duzun Ikastetxeak

    Teknikari eta Goi-Teknikari Tituluak eskuratzeko proba libreak Hezkuntza Sailaren menpeko ikastetxeetan egingo dira, baimenduta dituzten Heziketa-Zikloetan, eta betiere, erregimen arruntean matrikulatutako ikasleak badituzte lehen nahiz bigarren mailan. Salbuespen modura, Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritzak hezkuntza-administrazioaren menpeko ikastetxe batzuk berariaz gaitu ahal izango ditu proba libreak egiteko.

      

    Lantokiko Prestakuntzako eta Proiektuko Moduluak

    Lantokiko Prestakuntzako modulurako presentziazkoa izango da.

    Lantokiko Prestakuntzako modulua Heziketa-Zikloko gainerako modulu profesionalak bukatu ondoren egin beharko da -hala dagokionean, proiektuarena izan ezik-, eta kasuan kasuko curriculumean adierazitako iraupena izango du.

    Modulu honetan izena emateko matrikularen epea eta presentziazko ikasleentzakoa berbera izango dira. Hala ere, horretarako behar den dokumentazioa erakutsiz salbuespena eskatzen duten ikasleak, proba libreetarako deialdiak, urtero ezartzen duen aldian matrikulatu ahal izango dira lanbide-modulu honetan.

    Presentziazko ikasleentzat aurreikusitako aldi berean egingo dute matrikulatutako ikasleek Lantokiko Prestakuntzako modulua, eta ikasle horiek jasotzen duten tratamendu bera jasoko dute jarraipenean, ebaluazioan eta kalifikazioan. Hala ere, Lantokiko Prestakuntzako modulua egiteko nahiko ikaslek eman badute izena, beste talde bat antolatu ahalko da prestakuntza beste aldi batean egiteko.

     

    Titulua Eskatzea

    Deialdian adierazitako probak bukatzean Heziketa-Ziklo jakin bateko modulu profesional guztiak gainditu dituztenek kasuan kasuko titulua eskatu ahalko dute.

    Dena den, 32/2008 DEKRETUko 11. artikuluan zehazten den eskaintzan ikasi dutenak proba hauetan matrikulatu eta aurkeztu badira, titulua eskatu baino lehen, egiaztatu egin beharko dute 2008/06/19ko AGINDUko 3. artikuluan ezarritako ikasketa-betekizunak betetzen dituztela.

     

    Informazio gehio Hezkuntza Saileko web orrian