Hemen zaude: Hasiera Albisteak DUALa bultzatuz, indartuz eta finkatuz

DUALa bultzatuz, indartuz eta finkatuz

2017/02/02

Martxan da DUALa bultzatuz, indartuz eta finkatuz egitasmoa Bergarako MAIn

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamenduaren laguntzari esker, Debagoieneko bost enpresekin elkarlanean egungo Lanbide Heziketako DUALa eredua hobetzeko helburua duen dagoenekoz martxan da.

Miguel Altuna LHIIk bultzaturiko egitasmo honetan, Ulma Forja S.Coop., Elay Taldea, Soraluce S.Coop., Dikar S.Coop., Industrias Urcelay  eta LHL ari dira elkarlanean. Egitasmoaren izenak dioen bezala, egungo ikas-ekinezko prestakuntzaren, DUALaren, barne funtzionamendua hobetu  nahi da. Horretarako, ikasleen, lantokietako instruktoreen eta ikastetxeetako tutoreen arteko harreman moduak hobetzeko bitartekoak diseinatu eta garatuko direlarik ikasturte honetan zehar.